Gizarteko pertsona gehienei ireki asmoz, eta guztion komunikazio moduak berdinak ez direla kontuan hartuta, erakusketa iraunkorrean, museoak bere erakusketa iraunkorra moldatu du. Ahotsez eta idatziz eskaintzen diren hainbat azalpen nagusi, keinu hizkuntzara egokitu ditugu ARANSGI Elkartearekin -Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartearekin- eta Ander Bedialaunetarekin elkarlanean. Horrela, bideoetan, keinu hizkuntzaz azalpenak ematen dituen gida bat erantsi da, eta irudi berri horiek ikus ditzake eskaintzen diren hizkuntzen artean hori aukeratzen bdu.

Keinu hizkuntzaren ikonoa erakusketan

Bestalde, museoan bertan, hainbat material osagarri sortu eta ezarri ditugu, bisitariak aukera hau balia dezakeela jakin dezan.

Gainera, Bergarako Udalean interprete zerbitzua eska daiteke. Beraz, bi aukera daude: bisitari bakoitzak bisita bere kabuz egitea (eta bideoak ikusi azalpenak jasotzeko), edo, bisita gidatua erreserbatu eta interpretea eskatu zure bisita aberatsagoa izan dadin.

Zeinu hizkuntzako interpretea nola eskatu jakiteko, sakatu hemen.

 Keinu hizkuntzaren ikonoa pantailanKeinu hizkuntzaren ikonoa erakusketanKeinu hizkuntzaren ikonoa monitoreanAransGiren logoa