Collage

Duela 250 urte inguru, ilustratu talde batek proiektu berri bat sortu zuen, gerora Wolframa aurkitzeko aukera emango zuena.

Wolframaren aurkikuntzari leku bereizgarri bat eskainiko diogu, hori izan delako Euskal Herri osoak bere ibilbide historiko guztian: elementu kimiko berri baten aurkikuntza, hain zuzen ere. Ezin dute herri eta lurralde askok esan antzeko tamainako balentriaren jabe direnik.

Wolframita

Seminarioko laborategietan elementu kimiko berri bat aurkitu zuten Elhuyar anaiek, Wolframa. Gogor lanean aritu ondoren, 1783ko irailaren 28an lortu zuten Wolframa isolatzea. “Metal berri horri Wolfram izena emango diogu, sortu den materiaren izenetik sortua”. Aurkitutako elementu kimiko berriaren izenaren berri honela eman zuten Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko Batzar Orokorrean aurkeztutako lanean.  

Mundu mailan sona handiko aurkikuntza izan zen, eta gainera, Seminarioak sustatzen zuen irakaskuntza eta ikerketa lanen garaipen gisa har daiteke.

Wolframa aski ezaguna da, izan ere, beroaren aurrean duen erresistentzia ezinbestekoa izan da gaur egun etxeetan erabiltzen ditugun bonbillen funtzionamendurako. Era berean, Bigarren Mundu Gerran ere garrantzi handia izan zuen metal horrek; eta, gaur egungo industria modernoan ere erabat baliagarria izaten jarraitzen du, hala nola, blindajeetan, soldatze lanetan,  makina-erreminta arloan, fusiozko erreaktore nuklearretan…
 
Gaur egun:(loturak ITER, eta ESS)/Salamanca-ko mehategiak!! Wolframari buruzko azken ikerketak eta prentsan azaltzen diren artikulu interesgarriak.

Bergarako Errege Seminarioak garrantzia du mundu-maila. Wolframaren aurkikuntzak ematen dio Bergarako Errege Seminarioari garrantzia hori, izan ere Kimikaren historia unibertsalean gertaera nabarmena izan da.

Eskultura

Gaur egun, unibertsoko materiaren oinarrizko osagai diren 116 elementu kimiko ezagutzen dira. Elementu kimiko horien aurkikuntzan soilik hamahiru herrik hartu dute parte, nagusienen artean ditugu Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Suedia eta AEBk. Espainiari hiru elementu kimikoren aurkikuntza baino ez dio egozten bibliografia espainiarrak; hain zuzen ere, Wolframarena, Vanadioarena –Suediari ere egozten zaio– eta Platinoarena –gaur eguneko Kolonbian aurkitua 1735. urtean–. Wolframa Bergaran aurkitu zen eta, Zientziaren historiografian errekonozitzen den bezala, Errege Seminarioko laborategietan egindako aurkikuntza hau gizakiaren ondare unibertsalari egiten zaion ekarpen garrantzitsua da.

Dudarik gabe, Wolframaren aurkikuntza da Euskal Herriak inoiz Zientzia arloan egin duen ekarpenik handi eta unibertsalena. Elhuyar anaiek egindako aurkikuntza hau, Wolframarena, ez zen kasualitatez izan Bergaran; bertan baitzeuden hori gertatzeko baldintzarik egokienak; hain zuzen ere, Bergarako Errege Seminarioa erakundeak garai hartan zituen plangintza eta helburu zientifikoak: ongi hornitutako laborategiak, Zientzialari ospetsuak (Proust, Chabaneau...), giro intelektuala, harremanak eta beste hainbat faktore gehiago. Horien guztien ondorio izan zen lehen mailako gertaera zientifiko hura. Garai hartan, bestalde, jada Fisikako, Kimikako eta Historia Naturaleko kabineteak eta bildumak osatu ziren: pieza gutxi batzuk baditugu gaurko bilduman.

Taula periodikoa