lehoinabarraren burua

Miniaturan egindako munduak

XIX. mendeko naturalistentzat bildumak ziren informazio-iturri nagusienak; horregatik egiten zituzten zientzia-bidaiak, baita munduko zokorik ezkutuenetaraino ere. Bildumetarako aleak, batzuetan, zientzialariek beraiek hartzen zituzten; baina askotan abenturazaleek egiten zuten bilketa. Eta eskaria hain handia zenez, Natur Zientzietako aleen inguruan nazioarteko merkatu garrantzitsua sortu zen. Animaliak, landareak, mineralak eta fosilak bildu, prestatu, garraiatu eta azkenik bildumetan gordetzen ziren ikertuak izateko.

Ez ziren, inondik inora ere, garaikurrak,  ezta elementu apaingarriak ere. Munduaren eta gizakiaren ezagutza  zientifiko sakona eduki ahal izateko baliabide ziren, ordea.

Bergarako Errege Seminarioak Natur Zientzietako kabinete oso onak eta aberatsak izan zituen, Zoologia arlokoak batez ere. Eta nahiz eta denbora luze igaro, XIX. mendeko Natur Zientzietako ale hauen balio zientifikoa handia da oraindik ere.

Kiwi pikart txikia eta erbinudea Anasari lepokoduna