Laboratorium museoak Gertu kulturaren ekimenaren parte da.   

Egoera ahulenean dauden pertsonen kultura eskuratzeko eskubidea errealitate bihurtzeko lan egiten du Gertu Kulturak. Kultura gizartearen ezinbesteko beharrizan gisa aldarrikatu, eta komunitate anitza eta komunitate hori osatzen duten pertsonen beharrak errespetatzen dituena defendatzen du. Ahulezia-egoeran dauden pertsonei, gehien behar dutenei, lehentasuna emango dien kultura defendatzen du, kulturaren efektu eraldatzailean sinesten duelako. Guztiontzako kultura bermatzeko konpromisoa hartzen duen gizarte baten alde lan egiten du eta Laboratorium museoa harro dago ekimen honen parte izateaz.

Laboratorium museoa bat dator guztiok lagundu behar dugula bidegabekeria sozialak gainditzen, nahiz eta erantzule zuzenak ez izan. Elkarri laguntzeko gaitasuna eta betebeharra dugu. Horretarako, gizartearen eta kulturaren artean zubiak eraikitzeko hezkuntza, inklusioa bermatuko duen eta parte hartzeko aukera-berdintasuna zainduko duen kultura sustatzen dugu. Kultura irisgarria eta inklusiboa posible delako.

 

Ekimena horren barruan hainbat ekintza eskaintzen ditu (ikusi behean). Baina zerbait buruan baduzu, komentatu gurekin eta martxan jartzen ahaleginduko gara.

KULTURAREN ATEAK DENONTZAT ZABALIK!