3D INPRIMAKETA

3D inprimaketa teknologia ezberdinak biltzen dituen material-adizio bidezko fabrikazio-prozesua da. Fitxategi digital batetik abiatuta, objektu tridimentsional solidoak sortzeko erabiltzen da. Prozesu honetan, material jakin bateko geruzak gainezarriz osatzen da solidoa. Geruzaz-geruza materiala gehitzen da objektu osoa eraiki arte. Materialaren geruza bakoitza objektuaren sekzio horizontal mehea da.

Wolfram purua (barra)

Wolfram pieza “European Spallation Source ESS-ERIC” proiekturako

ESS Bilabo teknologia neutronikoen alorreko zentro estrategiko bat da nazioarte mailan; izan ere, Espalazio bidezko Neutroi Iturriaren Europako proiektuan laguntzen ari da bere produktuekin, aldi berean proiektuari beraien ezagutzaren eta erantsitako balioaren ekarpena eginez –proiektu hau Suedian, Lund-en, eraikitzen ari dira–. 

Tomas Zumalakarregiren kanpainako idazmahaia

Lehenengo Karlistadako jeneralik ospetsuenak bere aginduak eta abisuak emateko erabiltzen zuen kanpainako idazmahaia (XIX. mendea).

Drona, 3D inprimagailuaren bidez lortutako piezekin egindakoa

Dronak, tripulaziorik gabeko aireontziak, puri-purian dagoen sektorea da. Gaur egun dituzten erabileren artean honako hauek daude: salbamenduak egitea, egiturak ikuskatzea, pertsonen jarraipena egitea, edo prezisiozko nekazaritza ahalbidetzea.

Dibertoreko wolframezko xafla

JET tokamak bat da, hau da, instalakuntza esperimental bat, zeina erabiltzen den eremu magnetikoen bitartez mugatuta gelditzen diren fusio nuklearraren plasmak ikertu ahal izateko. Munduan abian dagoen tokamak handiena da. Makina honen dibertorea Wolframez egina dago. Zati horietako bat da hemen aurkezten duguna.