Aita domingotarra, Zientzia-ikasketak burutu zituen eta irakasle izan zen Bergaran (1886-1892). Naturalista, apologista, teologoa, ospe handiko eklesiologoa, eta XX. mende hasieran, Europako mistiko handienetarikoa. Zientzia eta fedea bateragarriak direla frogatu nahirik, Errege Mintegian Goi Mailako Ikasketa Zientifiko eta Apologetikoen Zentro bat proiektatu zuen, eta Zoologiako kabinetea ere aberastu zuen. Onartu egin zuen EBOLUZIOA, hainbat xehetasunekin bazen ere. Bere pentsamolde bilakatzailea Eklesiologian eta Mistikan aplikatu zuen. Berak ukatu bazuen ere, modernista izatea leporatu zioten; hau da, Elizaren doktrinak Zientzia modernoaren printzipioetara egokitu beharra defendatzea.