Lavoisierren ekarpen zientifikoa egokien definitzen duen hitza BERRIKUNTZA da. Gaur egungo Kimikaren oinarriak jarri zituen: materiaren kontserbazioaren legea, elementu kimikoen nomenklatura eta definizioak, eta erreakzioak ekuazioen bidez adieraztea. Laburbilduz, Zientzia-atal honetan metodo zientifikoa eta zehaztasuna ezartzea lortu zuen eta, horrela, garai hartan indarrean zeuden flogistoaren moduko teoriak ezeztatu zituen.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen aholkulari izan zen Bergarako Mintegirako irakasleak aukeratzean.