Gako hitzak: 
Ekoizlea: 
Kodea: 
AZT-0174

Beroaren eraginez metal desberdinetako ziriek jasandako luzera aldaketak edo zabalkuntzak neurtzeko erabilitako instrumentua da dilatometroa. Aparatu mota hau asmatu eta deskribatu zuen lehena Petrus Van Musschenbroek (1692-1761) fisikari holandarra izan zen 1731. urtean, eta pirometro deitu zion (nahiz eta gaur egun dilatometro izenez ezagutzen den). XVIII. mendeko dilatometroak erlojugileek behar izaten zituzten ziri metalikoen propietate termikoak aztertzeko, eta kabineteetan Fisikako esperimentuak egiteko erabili ziren. Argazkian ikusten dugun modeloa Nolletek (1700-1770) bere “Leçon de Physique experimentale” (1764) liburuan azaltzen denaren antzekoa da. Gure alea XVIII. mendearen bigarren erdikoa da, garai honetako instrumentugile espainiar garrantzitsuetariko batek egindakoa da, 1772. urtean, Juan Gonzalezek, alegia.