Zientziaren zabalkuntzaren ekimen bat antolatzen du aurten Laboratoriumek Donostia International Physics Center eta Laboratorio Subterráneo Canfrancekin batera eta JotDown aldizkariak bultzatuta: DIPC-LSC-LABORATORIUM lehiaketa. Ekimen horretan, ilustrazio zientifikoa kategoria gehitu berri da aurten, museoak sustatzen duen ildoetako bat, hain zuzen.

Sariak

1.000 €-ko hiru sariak ezarri dira: bata, zientzia-dibulgazioko saiakuntzaren kategoriarako; bestea, zientzia-fikziozko narratibaren kategoriarako; eta hirugarrena, zientzia-ilustrazioaren kategoriarako. Bi testu irabazleak on line argitaratuko dira; saiakerak Jot Down-en eta narrazio-testuak Merkurio aldizkarian. Irudia Jot Down eta/edo Merkurioren aldizkari inprimatuan argitaratuko da.

Finalistentzat sari bat ezarri da: Jot Down + Revista Merkurioren urtebeteko harpidetza, liburu-sorta bat eta testuen argitalpena.

Epeak

Adi zuen lanak aurkezteko epeari! 2021eko urriaren 31ko 14:00ak arte aurkeztuko dira lanak.


Informazio gehiago JotDown aldizkariaren orrian