Prezioa: 
62,40€
Deskribapena: 

Ilustrazio hau Carles Puche Rius eginak da, ilustratzaile ezaguna eta “Ilustrazio Zientifikoa” graduondoko irakasle gaur egun.

Burdinezko plakaren gainean egindako akuaforte-grabatua da eta honelako grabatu kopiak bildumazaleentzako izan ohi dira. Artistek erabiltzen dute teknika hori kopia kontrolatuak eta kopuruan mugatuak egiteko. Ez dute intentsitatea eta definizioa galtzen denborarekin, inprentan egiten diren laminekin gertatzen den bezala. Kopia gutxi egin dira. Hori dela eta, atzealdean daude sinatuta, ziurtatuta eta kopiaren zenbakia adierazten da. Lan grafiko hauen sinadura arkatzez eginda dago, honelako estanpetan ohikoa den bazela, arkatza ondo kontserbatzen baita eta ezin da kopia berrietan kopiatu.

Irudia Bergararekin lotura dauka eta horrexegatik hautatu zen bietako bat da:

Cychrus spinicollis

Erreinua: Animalia; Filuma: Arthropoda; Klasea: Insecta; Ordena: Coleoptera; Familia: Carabidae; Azpifamilia: Cychrini; Generoa: Cychrus.

Zomorro mota bat da. Carabidae familiako koleoptero bat da. Munduan, bakarrik Iberiar penintsulako Galizia inguruan, Kantauriar mendilerroetan eta euskal mendietan bizi da. Harrapakaria da eta batez ere, barraskiloak, bareak edo limakoak eta zizareak jaten ditu. Burua luzea daukate barraskiloen barruan sartu eta animalia jan ahal izateko.

Leon Dufour naturalistak katalogatu zuen estreinakoz Bergaran.