Dohaintzak errestauratzen

Museoak bere bildumen errestaurazioekin jarraitzen du. Aste honetan, Artemis errestaurazio etxeak errestauratu dituen instrumentuak jaso ditu museoak. Dohaintzan emandako zientzia instrumentuak izan dira errestauratutakoak.

San Juan bataiatzailea

San Juan ermitako eskultura gotikoak ezagutzeko hitzaldia antolatu da

Bergarako herriak duen ondare aberats baino aberatsagoaren barruan, ez daude bakarrik parrokia monumentalak, edo hiriguneko eraikin zibil ugariak. Ondare-aberastasun hori landa-ingurura ere zabalduta dago. Sasoi batean, udalerrian 38 ermita egon ziren; eta kopuru aparta horrekin, Bergara da Gipuzkoa osoan mota honetako eraikin gehien dituen bigarren udalerria –lehenengoa Oñati–.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien azken txanpa!!

Bihar (azaroak 12an) amaitzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak, ume eta gaztetxoei zuzendutako jardunaldiekin.

Gaur 19:15 etan ESS Bilbao erakundeko zuzendari exekutiboa izango dugu hitzaldia ematen Laboratoriumen, anima zaitez!

Kartela

Science, Technologie and Innovation days 2016

Azaroak 4

19:15
Jardunaldien aurkezpena: Elena Lete Bergarako Udaleko Alkate andrea, Laboratorium museoan.
19:30
Hitzaldia: Grabitazio uhinen detekzioa: Astronomia berri baten jaiotza. Jon Urrestilla Urizabal. EHUko Fisika Teoriko eta Zientziaren Historia Saileko irakaslea.

Azaroaren 7tik 11ra bitartean

 
Ordutegia

Azaroaren 1eko zubian ordutegi berezia izango dute turismo bulegoak eta Laboratorium museoak

Hurrengo egunetako jai egunak direla eta (azaroak 1), zerbitzu eta ordutegi berezia izango dute  Bergarako Turismo bulegoak eta Laboratorium museoak. Era berean, egun hauetako ordutegian baitan egingo direla bisita gidatuak adierazi dute arduradunek.

Aurkezpena

Laboratoriumek interneteko leihoa zabaldu du

Laboratorium museoa 2015. urteko irailaren 25ean inauguratu zen. Urte askotako lanaren emaitza izan zen, 1981. urtean erabaki baitzuen Bergarako Udalak museoa egitea. Honela, 30 urteko lanaren ondoren ireki zituen ateak Laboratorium museoak. "Beraz, pauso berri bat emateko unea da. Museoa egonkortuta dago, herrian eta inguruetan ezaguna da. Herritarrek, ikastetxeek eta norbanako ugarik bertatik bertara ikusteko aukera izan dute Laboratorium, baina pauso kualitatiboa falta zaigu. Horregatik, mundura zabaltzeko ordua iritsi da.

Pages