EHUko udako ikastaro bat izando dugu Bergaran

Uda Ikastaro honek bere testuinguruan kokatuko du Bergarak paradigma ilustratu gisa izan zuen garrantzia, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP) izan zuen rolari esker, eta gure egungo STEAM hezkuntza sistemaren (Science, Technology, Engineering, Arts & Mathematics) aitzindari gisa hartuko da. RSBAPek XVIII. mendean bultzatu zuen eredu honen bidez, zeharkako ikuspegi batetik lantzen dira  diziplina horiek; hots, haien edukia ez da lantzen banaka, diziplinarteko ikuspegi batetik baizik.

‘Energia, guzti-guztiaren jatorria eta amaiera’ erakusketa ONLINE

ERAKUSKETA ONLINE IKUSTEKO SAKATU HEMEN

 

Urteroko dinamika da Laboratorium museoan gai jakin bati buruzko erakusketa eta gai horrekin lotutako unitate didaktikoa sortzea. Hala, emaitza ikasleekin lantzeko material bizia eta helduok bisitatu eta ikasteko moduko erakusketa izan ohi da. Ikasleek eskertzen dute ahalegina, eta ikastetxeekin elkarlanean zenbait gai garatu eta sakontzeko aukera izaten dute ikasturtero.

Asteazkenean Laboratorium itxita egongo da

Urtarrilak 23an Laboratorium museoa itxita egongo da, aldi baterako erakusketa berriaren muntai lanak direla eta. Ostegunetik aurrera, berriz ere, ohiko ordutegian zabalduko dugu.

Laboratorium Museoak parte hartuko du Madrilgo Universidad Complutensean egingo diren Restauraciencia jardunaldietan

Azaroaren 29an eta 30ean egingo dira Restauraciencia jardunaldiak Madrilen, Universidad Complutensean; museo eta hezkuntza entitateen ondare bildumak kontserbatzen lanean diharduten maila handiko profesionalentzat saihestu ezineko hitzordua.

 

Laboratorium Museoko lantaldeko Rosa Errazkinek azaroaren 29an

'Colecciones de instrumentos científicos' izenpean egingo den mahainguruan parte hartuko du.

 

Ikusi jardunaldien programa hemen:

750. Urteurrena gogoratzen - BISITA GIDATUA (Abenduak 19 eta urtarrilak 4)

Abenduaren 19an eta urtarrilaren 4ean, "750. urteurrena gogoratzen" erakusketara bisita gidatuak.

Abenduak 19 (17:00) - Gaztelaniaz .

Abenduak 19 (18:00) - Euskaraz 

Urtarrilak 4 (17:00) - Gaztelaniaz 

Urtarrila 4 (18:00) - Euskaraz 

 

IZEN EMATEA HEMEN SAKATUTA

EPSren historic site-en mapa

The European Physical Society (EPS) has named us EPS Historic Site.

Bergara historic site

750. Urteurrena gogoratzen - BISITA GIDATUA

Urriak 25 bisita gidatua "750. urteurrena gogoratzen" erakusketara. 

 

Bi talde 20 pertsonakoak. 17:00etan gazteleraz eta 18:00etan euskaraz izango dira. Izena ematea derrigorrezkoa izango. 

 

Euskarazko bisitan izena emateko hemen

Gazteleazko bisitan izena emateko hemen

Dohaintzak errestauratzen

Museoak bere bildumen errestaurazioekin jarraitzen du. Aste honetan, Artemis errestaurazio etxeak errestauratu dituen instrumentuak jaso ditu museoak. Dohaintzan emandako zientzia instrumentuak izan dira errestauratutakoak.

Pages