Iraunkortasunari hamaika begirada

Noiztik noiz arte: 
2024.ko Maiatzaren 27.ean -tik 2024.ko Maiatzaren 31.ean koren.ean -ra

Maiatzaren 27tik 31arte Iraunkortasunari hamaika begirada erakusketa ibiltaria izango da Laboratorium museoan.

Debagoiena 2030 ekimenak, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean klima larrialdiaz eta energia trantsizioaz hausnarketa egiteko jardunaldia antolatu du. Helburua da Klima Larrialdiak Debagoienean izango duen inpaktua ezagutzea, arlo eta ikuspegi desberdinak elkarjosiz.

Jot Down zientzia dibulgazio lehiaketako sariak banatu dira

Laboratorium Museoak ematen duen ilustrazio zientifikoaren saria Andres Diam kolonbiarrak irabazi du. Laboratoriumek lagundu eta EHUk eskaintzen zuen ilustrazio zientifikoaren masterreko ikasle ohia da. 

Jot Down Zientzia ekitaldiaren hamaikagarren edizioa Donostian egin dira, maiatzaren 3an eta 4an Tabakalera Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, 'Hominidoak' goiburupean. Gai berarekin egin da, baita ere, aurtengo Jot Down zientzia dibulgazio lehiaketa. Sari-banaketa Donostiako ekitaldian egin da maiatzaren 3ko iluntzean.

GERTU KULTURAren aurkezpena bailaran

Egoera zaurgarrian dauden herritarrei eskualdeko kultur eskaintza gerturatzeko asmoz, Gertu Kultura-k proiektu berria aurkeztu die Laboratorium Museoan bailarako kultur programatzaileei.
 

Museoen nazioarteko eguna 2024

Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18an) ospatzeko, Laboratorium museoan ate irekien eguna egingo dugu.

Gure erakusketa iraunkorra hobeto ezagutzeko bi bisita gidatu eskainiko ditugu dohainik:

  • 10:30etan
  • 17:00etan

Eguerdiko 12:00etan , Xenia Aymerich eskutik "Ontzietan gordetzen diren istorioak" hitzaldia izango dugu. Errege Seminarioaren  bildumaren erakusten ez diren fluidoetan dauden espezimenak ikusteko aukera izango da eta haien kontserbazioaren nondik norakoak diren.  

 

"Udakikuka" Bergarako udako eskaintza

Bergarako Udalak udako aisialdirako eskaintza aurkeztu du Usondo parkean egindako prentsaurrekoan. Udaleku irekiak, kirol eskaintza eta Laboratorium museoko eskaintza aintzat hartuta, ume eta nerabeentzat hainbat ekintza antolatu dituzte, ekainerako eta uztailerako, eta eskaintza bateratua izango dela azpimarratu dute; inklusiorako aukera emango duena eta haurren parte-hartzea erdigunean jarriko duena, besteak beste.

Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?

Noiztik noiz arte: 
2024.ko Martxoaren 28.ean -tik 2024.ko Maiatzaren 15.ean koren.ean -ra

Martxoaren  28an zabalduko da 'Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?' erakusketa, eta ekainaren 16ra arte aldi baterako erakusketen gunean egongo da. 

Seinale askok uzten dute agerian gure bizimodua dagoeneko ez dela jasangarria: klima-aldaketa, kutsadura-tasak, baliabideen gehiegizko ustiapena, ur-eskasia... Hortaz, guztiok lehenbailehen hartu behar dugu geure gain eredu berri baterako trantsizioar birziklatzean, berrerabiltzean, konpontzean eta berreskuratzean oinarritutako eredu baterako trantsizioa erronka eta betebeharra da guretzat.

JOT DOWN 2024 lehiaketa

PARTE HARTU AURTENGO LEHIAKETAN!!

https://ciencia.jotdown.es/ciencia-jot-down/ 

 

Beste urte batez, hamaikagarrena, Jot Down Zientzia ospatzen dugu berriro. Aurten ekitaldiak «hominidoak» izango ditu gai nagusi: hitzaldien, mahai-inguruen eta dibulgazio-lehiaketaren zeharkako ardatza.

Jot Down zientzia Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egingo da.

24 emakume zientzia, arte eta letretan

Noiztik noiz arte: 
2024.ko Martxoaren 4.ean -tik 2024.ko Martxoaren 31.ean koren.ean -ra

Egungo erronketako bat da emakumeek jakintzaren arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea.

Neska-mutilek edozein diziplinatan aukera-berdintasunean ikasi eta lan egin dezaten, gure gizarteak emakumeek bizitzako arlo guztietan duten presentzia ezagutu eta ikusarazi behar du. Emakumeak ari dira zientzietan, arteetan eta letretan, eta egiten duten lanarekin gozatzen dute.

Jakiundek eta Laboratorium Museoak emakumeak zientzietan, arteetan eta letretan duen papera ikusarazteko erakusketa bat aurkeztu dute

Bergarako Laboratorium Museoak eta Jakiunde-k, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, 24 emakume-mujeres-femmes erakusketa aurkeztu du astelehen honetan museo bergararraren kanpoaldean. Martxoaren 4tik 31ra izango da ikusgai, eta Jakiundeko zenbait kideren 24 argazkiren bitartez, emakumeek zientzietan, arteetan eta letretan duten papera ikusarazi nahi du Euskal Herriko kaleetan eta plazetan.

Orriak