Laboratorium museoa GERTU KULTURA ekimenaren parte
Aurreko ostiralean, otsailaren 16an, Gertu kultura programaren barruko lehengo bisita izan genuen museoan. Elkargunetik hurbildu ziren gure museoa ezagutzera. Oso talde parte hartzailea izan zen eta interes handia erakutsi zuten. Benetan bisita atsegina eta errepikatzeko modukoa.
ZER DA GERTU KULTURA?
Emakume zientzialarien lehiaketaren sari banaketa (II edizioa)
Emakume zientzialariak argitara ekartzeko egin duten lana aitortu zaie gaur ZTBren barruan proposatutako lehiaketan parte hartu duten ikasleei.
Taula Periodikoa 2024: Unibertsoa azaltzen duten elementuak
2019/2020an, museoak anbizio handiko erakusketa egin zuen Taula Periodikoari buruz, asmakuntzaren urteurrenarekin batera. Erakusketa horretan, bisitariek gure mundua osatzen duten osagai kimikoak eta horien antolaketa ezagutu dezakete, elementu kimikoek gizakiarekin eta naturarekin daukaten harremana ikasten dute, eta kimikarien aurkikuntzen historiaz jabetu daitezke ere.
"GORUETAN" berdintasuneko beka
Laboratorium museoak Bergarako Udalaren berdintasun sailarekin elkarlanean, "Goruetan" beka aurkezten du.
Emakumeek historian zehar Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzea eta ikertutakoaren emaitza ezagutzera ematea da lanaren xedea.
Emakumeek lan, gizarte, ekonomia, politika, hezkuntza, historia, artea, zaintza, osasuna, ikerkuntzan, herrigintzan edota kultur arloan egindako ekarpen historikoa izango da ikerketa esparrua.
Emakumeak Botanikan
Emakumeak botanikan. Artea, zientzia eta generoa
ABENDUAK 21: Emakume zientzialariak II edizioa (Lehiaketa)
LEHIAKETA
Lehen Hezkuntzako ikasleen eta irakasleen arteko lankidetza-proiektu bat da, otsailaren 11ko ekimenaren barruan kokatua, eta honako helburu hauek ditu: emakume zientzialarien erreferente historikoei balioa ematea, bokazioak sustatzea eta genero-arrakala ixten laguntzea.
OINARRIAK
Bergaran ARTEA eta ZIENTZIA uztartuz VIII. 2023
Laboratorium Museoak 'Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz' ilustrazio zientifikoko tailerraren VIII. edizioa eskainiko du aurten. Asteburu osoko tailer honetan, polinizatzaileak aztertuko eta marraztuko ditugu. Arte Ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, dena aparteko giro eta lekuan eta primerako irakasleekin: Carles Puches eta NorArte. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko badituzu, ederki goza dezakezu urtero antolatzen dugun ikastaro honekin. Hurbildu zaitez ilustrazio zientifikora!
Bergarako Herria Irulegira!
IRULEGI EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA
Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak esukararen jatorriari argia eman dio. Euskaldunak zorioneko egin gaitu eta berrikuntza esanguratsuak dakartza arkeologia eta hizkuntza munduan. Baina galdera berri anitz ere ireki ditu. 2022ko azaroan aurkeztu zenetik, Euskal gizarteak berea egin du aurkikuntza hau, baino eskuaz haratago Irulegiko aztarnategian ikerketa prozesuak luzarako jarraitzen du.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- …
- hurrengoa ›
- azkena »