Laboratorium Sekretua online lehiaketa

Noiz: 
2025.ko Abenduaren 22.ean, Astelehena;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra

Zientzia tresnak ezagutzeko online joko bat da. Pistak jarraituz eta erronkak gaindituz, parte hartzaileek museoko instrumentuak identifikatu eta haien erabilera ulertuko dute. Logika, intuizioa eta jakin-mina oinarri, parte hartzaileak zientzialari bihurtuko dira pantailaren beste aldean.

Ordua: Egun osoan zehar

Prezioa: Doakoa

Hizkuntza: Elebitan

Non: Laboratorium Museoan (museoaren ordutegian) edo online

Lorategi historikoen bisita gidatua

Noiz: 
2025.ko Abenduaren 8.ean, Astelehena;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra

Herri barruko naturgune babestuetatik ibilbide gidatua egingo da. Lorategi historikoek duten ondarea eta horrek ingurune jasangarri batean duen eginkizun garratzitsua ezagutzeko aukera eskainiko da. Kultur-trukeak ondarea eraikitzeko gai diren erakusleiho biziak dira; izan ere, espezie asko, gaur egun babestuta daudenak, iraganeko beste kontinente batzuetara egindako bidaien emaitza dira.

Ordua: 11:00-12:00

Hizkuntza: Elebitan

Prezioa: Doako jarduera, Laboratorium Museotik abiatuta

Zientzia Sukaldean

Noiz: 
2025.ko Abenduaren 7.ean, Igandea;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra

Gure inguruan aldaketa kimikoak etengabekoak dira, baina haietaz jabetzeko ondo behatzen ikasi behar da. Begirada berezi hori izateko, kimikako hainbat esperimenturekin gure ingurunean zein gure barnean gertatzen diren aldaketak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Zientziak egunerokoan duen rola.

Ordua: 11:00-12:00

Hizkuntza: Euskaraz

Prezioa: Doako jarduera
Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora. 

Olaso Dorrearen bisita gidatua

Noiz: 
2026.ko Urtarrilaren 24.ean, Larunbata;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra

Bergarako altxor ezkutura bisita. Olaso Dorre historikoaren sekretuak, arkitektura eta memoria gertutik ezagutzeko aukera. Historiaz, kulturaz eta jakin-minaz beteriko esperientzia paregabea. Bidaiatu iraganeko historiara eta istorioetara.

Ordua: 

  • 12:00 euskaraz

Prezioa: Tarifa kontsultatu

Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora. 

Emakume Zientzialarien Lehiaketa – LH 5 eta LH 6

Noiz: 
2025.ko Urriaren 31.ean, Ostirala;-etan -tik 2026.ko Urtarrilaren 31.ean, Larunbata;-etan koren.ean;-etan -ra
Nori zuzendua: 
LH5 eta LH6 IKASLEENTZAT

Laboratorium Museoak Emakume Zientzilarien Lehiaketa jarri du martxan, LH 5 eta LH 6 ikasleentzako. Helburua emakume zientzialarien erreferenteak ezagutaraztea, zientziarako interesa piztea eta genero-arrakala murrizten laguntzea da. Parte-hartzea taldeka da. 

OINARRIAK IKUSI

EMAN IZENA

Bergarako Laboratorium Museoa saritu dute XIII. Ibermuseoak Hezkuntza Sarian

  • “Lorategiaren taupadak, museoaren oihartzunak: inklusiorako bidaia sentsoriala” proiektuagatik jaso du aitorpena museoak
  • 17 herrialdeetatik jasotako berrehundik gora proposamenetatik hamar proiektu saritu dituzte: Brasilgo, Argentinako, Kolonbiako, Ekuadorreko, Txileko, Dominikar Errepublikako, Uruguaiko eta Espainiako museoetakoak

Hasi da ZTB, teknologia kuantikoa hizpide hartuta

Asteazken honetan Seminarixoan eskainitako teknologia kuantikoaren inguruko mahai-inguru batekin eman diote hasiera aurtengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiei Bergaran. Guztira, dozena bat ekitaldi inguruk osatuko dute egitaraua, aipaturiko teknologia kuantikoan oinarrituta.

Ekitaldian, Gorka Artola Bergarako alkateaz eta Rosa Errazkin Laboratorium Museoko zuzendariaz gain, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak hartu du parte.

Isiltasunaren maisulanak: Ariznoako taupadak

Noiz: 
2026.ko Urtarrilaren 31.ean, Larunbata;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra

Ariznoako San Pedro elizak isiltasun sakon eta dotore bat gordetzen du bere baitan. Han, Juan de Mesaren eskutik sortutako Hilzoriko Kristoa zurezko eskulturak bihotza taupaka jartzen du, artearen eta gizakiaren emozioaren indarraz. Bisita honetan, barrokoko maisulan hau gertutik ikusiko dugu, eta horrez gain, elizak mendez mende pilatu duen ondare artistiko eta espiritual aberatsa ezagutuko dugu. Gure historia kolektiboaren isilpeko oihartzuna da: eraiki dugun ondare bizia.

Prezioa: 5,35 euro

Ordua:12:00etan

Orriak