Hurrengo ekitaldiak

Urr 30
Urt 24
Aretoa jenderik gabe
Eduardo Alfaro, Gorka Artola, Mari Cruz Gonzalo, Ekaitz Aranberri eta Rosa Errazkin
Eduardo Alfaro, Gorka Artola, Juan Martin Elexpuru, Xabier Aizpuru, Juan Antonio Iturbe eta Iñaki Esparza
Prentsaurrekoa

Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian

Erakusketa

ERAKUSKETA LUZATU DUGU, 2021EKO URTARRILAREN 24 ARTE.


HITZALDIAK ETA BISITA EDUARDO ALFAROREKIN

Eduardo Alfaro, arkeologian doktorea Valladolideko Unibertsitatetik, erakusketa honen komisarioa, hitzaldiak emango ditu gaiari buruz. Parte-hartzaileek hilarri hauek hobekien ezagutzen dituen ikerlaria entzun ahal izango dute eta ondoren, edo goizago, piezak ikusi museoan:

Ikusi Seminarixoaren ezaugarriak

 

URTARRILEKO BISITA GIDATUAK

Orain, Eduardo Alfaroren formatu txikiko hitzaldiak bukatu direla, bisita gidatuak antolatu ditugu, museoko teknikari batek gidatuak, data eta ordu hauetan:

  • Urtarrilak 7, osteguna
  • 5etan (en euskera). EGINDA.
  • 6tan (en castellano). EGINDA
  • Urtarrilak 8, ostirala
  • 5etan (en castellano). EGINDA
  • 6tan (en euskera). EGINDA
  • Urtarrilak 14, osteguna
  • 5etan (en euskera). BETETA.
  • 6tan (en castellano). BETETA.
  • Urtarrilak 15, ostirala
  • 5etan (en castellano). BETETA
  • 6tan (en euskera).

Oharra: goiko zerrenda hori ez da automatikoki eta berehala eguneratzen.

Zer da erakusketa hau?

Harrian egindako idazkunei esker, lehen mendeetan bizi izan ziren pertsonei buruzko zerbait ezagutu dezakegu.

Soriako Tierras Altasen idatzizko dokumentu horietako asko aurkitu ditugu: latinez idatzita daude, baina aldi berean, latinez, zeltikoz eta euskararen forma zahar batean dauden izenak irakur ditzakegu.

Tierras Altasen topatutako I. eta III. mende bitarteko 40 estela eta hilarrien artean sei bildu ditugu: lagin adierazgarri bat. Euskararen historiarako, Soriako Tierras Altas Lurretakoa funtsezko multzoa da, handiena, Pirinioen hegoaldean aurki daitekeen euskal-akitaniar antroponimiari dagokionez.


SORIAKO TIERRAS ALTAS ESKUALDEA

Tierras Altas eskualdea, edo “La Sierra”, bertako biztanleek ezagutzen duten bezala, Soria probintziako ipar-ekialdean eta Ebroren arroan dago. Mendiz eta sakanez betetako lurraldea da. Burdin Aroan kultura zeltiberiarraren eremuan kokatzen zen. Aldi hori amaitzean, erromanizazioan, administrazio berriak Tarracon (Tarragonan) hiriburua zuen Tarraconensis Citerior probintzian sartu zuen eskualde hau.

INSKRIPZIOEN TAILERRA

Hiri guztietan eta eskualde batzuetan sortu ziren tailerrak inskripzioak egiteko. I. eta II. mendeetan,  Tierras Altasekoak hildakoentzako estelak egin zituen batez ere. Tokiko tradizioak eta moda erromatarrak konbinatu zituzten eta oso estilo berezia eta eskema errepikakorrak erabili zituzten.

Eskema horiek eta baliatu zituzten osagaiek beren esanahia eta izateko arrazoia zituzten, erakusketa honetan ikusiko duzun bezala.

ESTELETAKO JENDEA

Lurralde horretako jendearen erroa haien izen indigenetan islatzen da. Duela hamarkada bat inguru arte, antroponimo horiek iberiarren kulturari lotuta ikusten ziren, baina geroztik beste hizkuntza eremu baten arabera interpretatu dira: euskal-akitaniera, egungo euskararen aurrekaria izango zen hizkuntza edo hizkuntza multzoa.

HISTORIA DUEN ERAKUSKETA

Erakusketa hau Yanguasko Santa Cruzen egon zen, Tierra Altas udalerrian, 2019an. Orain, hango lagin bat Bergaran bisitatu ahal izango da bi hilabetez.

 

Urt 12
Ots 23
Trantsizio sozioekologikoaren kartela

Trantsizio sozioekologikoaz hitzaldi-sorta

Jarduera

Urtarrilaren 12an hasi eta otsailaren 23a bitarte lau saioz osatutako hitzaldi-sorta antolatu du Bergarako Udalak trantsizio soziologikoaren inguruan. Erpin desberdinetatik aztertuko dute gaia hizlariek, izan ere, arlo asko barnebiltzen ditu.

Bergara eta Debagoiena bailara murgilduta daude datozen urteetarako herrien eta eskualdearen diseinu lanetan, eraldaketa oinarri, Debagoiena 2030 ekimenaren bitartez. “Hitzaldi hauen bitartez, arlo desberdinetako adituek etorkizunean nahiko genituzkeen herriak sortzen hasteko ekarpen interesgarriak egin ditzakete”, Gorka Artola alkatearen ustez, “gure helburua baita herritarrek hobeto bizitzeko aukera izan dezaten, herri jasangarri, inklusibo, komunitarioan...”

“Laboratorium Museoaren helburuetako bat eraldaketa sozialaren dibulgazioan ekarpena egitea den heinean, bete betean kokatzen da, gai honetan gure jarduna. Garapen jasangarriaren eta gizarte berrikuntzaren kontzeptuak barneratuta lan egiten dugu eta hauek ezagutarazteko hainbat ekimen gauzatzen ditugu. Hitzaldi-sorta honetan, norabide horretan urrats berri bat emango dugu, eraiki nahi den etorkizun berri horretan dibulgazio-lana bultzatuz”, Rosa Errazkinen hitzetan.

Gorka Artola alkatearekin batera, Rosa Errazkin Laboratoriumeko zuzendariak, Debagoiena 2030 ekimeneko Elena Herrartek eta Goienerreko Oier Etxebarriak egin dute hitzaldi-sortaren aurkezpena. Bergarako Udalak eta Laboratorium Museoak antolatutako hitzaldi hauek Seminarixoan egingo dira, 18:00etan.

Hitzaldiak

URTARRILAK 12: Trantsizio sozioekologikoa eta Debagoiena 2030 ekimena. Joseba Azkarraga Etxagibel EHUko irakasleak eskainiko du hitzaldia eta Debagoiena 2030 ekimena aurkeztuko dute bertako kideek. Debagoiena 2030 eskualdearen eraldaketarako sortu den lankidetza ekimena da, sektore anitzetako eragileek osatzen duena. Egungo gizarteek erronka konplexu eta sakonak dituzte aurrean, klima aldaketa da horren erakusgai nabarmenena. Lurraldearen garapen komunitarioan sakonduz, 2050 urterako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea helburu duen lankidetza sare irekia da.

URTARRILAK 26: Bioaniztasuna eta basogintza. "Pinutik eukaliptora? Euskal Herriko basogintzaren erronkak”. Hizlariak Arturo Elosegi (EHUko irakaslea) eta Iñaki Madinabeitia (Mendia Bizirik) izango dira. Euskal Herriko basogintza aspaldi krisian dago: prezioen gorabeherek, errelebo faltak eta landaketetan izandako izurriek, pinuaren gainbehera eta basogintzaren etorkizuna birplanteatzeko beharra ekarri dute. Azken urteotan gertatzen ari den aldaketa handiena eukaliptoen hedapena izan da. Argitaratutako ikerketa zientifikoek nabarmen utzi dute zuhaizti horiek ingurumen-eragin kaltegarria dutela, bereziki biodibertsitatean. Beraz, Euskal Herriko ingurumena zainduko duen basogintza-eredu bat bilatzeko erronka handia dugu aurrean.

Ikus gehiago

 

OTSAILAK 9: Elikadura burujabetzarako bidea nola egin. Mirene Begiristain (EHUko irakaslea) eta Aitzol Iturbe (nekazaria). Gizarte antolaketa ereduen arteko talkak isla du nekazaritzan ere. Interes orokorrari erantzuten dion eredua agroekologikoa dela ikusiko dugu, eta "eredu konbentzionala" deiturikoak dakartzan kalte sozial, ekonomiko eta ekologikoak azalduko ditugu, besteak beste.

OTSAILAK 23: Goiener eta energia komunitateak. Santi Otxoa eta Oier Etxebarria izango dira hizlariak. Europako Erakundeek bultzatzen duten eta herrialde desberdinek arautu behar duten kontzeptu berri bat da energia komunitatearena. Goienerrek Energia Trantsiziorako baliabide erabakigarria dela uste du, herritarren esku ipintzen duelako, orain arte enpresa handien esku zegoen energiaren arloa. Beste gauza batzuen artean, herritarrak ahalduntzeko, aztarna ekologikoa gutxitzeko eta bertako ekonomia bultzatzeko balio dute.

 

Izen-ematea

Ez da beharrezkoa. Aforoa bete arte sartu ahal izango dira entzuleak.

 

Nori zuzendua: 
Herritar oro
Non: 
Bergarako Seminarixoan