
‘Historium’ historia karta-joko bat da, helburua eskuan dituzun kartak denboran kronologikoki jartzea da. Karta bakoitzak Bergarako historiarekin lotutako gertaera bat, pertsonaia bat, asmakizun bat edo monumentu bat erakusten du.
Jokoa kronologia baten inguruan eraikitzen da: hasieran karta bakarra dago mahai gainean eta hortik abiatuta, kartak gehitu behar dira data egokia kokatuz txandaka.
Maiatzaren 18an, 11:00tan, aurkeztuko da karta-jokoa Laboratorium Museoan. Manex San Sebastianek, karta-jokoaren egilea, arauak azaldu eta txapelketa hasiko da.
Edozeinek parte hartu ahalko du karta-jokoan, eta adinaren arabera banatuko dira taldeak. Finalaren ostean, sari banateka egingo da.
Sariak:
- Haurren kategoria: Museoko jertsea, katilua, museoko poltsa, arkatza, boligrafoa, koadernoa, museoko 2 sarrera eta karta-jokoa.
- Gazteen kategoria: Museoko jertsea, katilua, museoko poltsa, arkatza, boligrafoa, koadernoa, museoko 2 sarrera eta karta-jokoa.
- Helduak: Museoko jertsea, katilua, museoko poltsa, arkatza, boligrafoa, koadernoa, museoko bisita gidatua 4 pertsonentzat eta karta-jokoa.
Finalera iristen diren partaide guztiek karta-jokoa eramango dute etxera. Jokoan parte hartu duten guztien artean, kategoria bakoitzean, bi karta-joko zozketatuko dira.
Izena emateko, bete ondorengo galdetegia:
https://forms.gle/4YFmopJ6N2VBS21W6
Bertan ikusiko dugu elkar!