Amaiur 1922-1936. Memoria demokratikoa
Amaiurren memoria demokratikoari buruzko erakusketa inauguratu dute Bergarako Laboratorium museoan.
Bergarako Laboratorium Museoak 'Amaiur 1922-1936 Memoria demokratikoa' erakusketa hartuko du ekainaren 20tik aurrera. Aldi baterako erakusketa da, eta gure historian erreferentzia izan den memoria-leku honen ibilbide historikoa kontatzen du. Bergaran izango da ekainaren 20tik irailaren 11ra bitartean.
Udako jardueretarako azken plazak!
>> Ikusi eskaintza osoaren informazioa uda 2022 liburuxkaren PDFan
Ohar eguneratua: izen-emateko epea itxi da jarduera guztietan.
Ilustrazio Zientifikoaren masterra Laboratoriumen
Atzo, EHUrekin batera antolatzen dugun Ilustrazio Zientifikoaren masterraren eskolak hasi ziren museoan. Urtero, masterreko parte-hartzaileek modulu bat jasotzen dute museoan. eta atzo, Rosa Errazkin, museoko zuzendariaren klasea jaso zuten.
Jatorri anitzeko jendea izan genuen gure artean: Txile, Uruguai, Argentina, Kolonbia, Errioxa, Zaragoza, Valentzia, Gasteiz, Bizkaia eta Urretxu.
Baionako Kortsarioak
Beste urte batez, eta Bergarako Beart elkartearekin duten harremanari esker, Bergaran erakutsiko dituzte haien lanak Baionako Kortsarioek. Aurten, baina, kokaleku berria izango dute: Laboratorium Museoa. Maiatzaren 13tik ekainaren 8ra arte egongo da erakusketa Bergaran.
Urte osoan landuko dira aurrerantzean ZTB jardunaldiak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza -ZTB jardunaldiak aldatuta datoz 2022an. Urrats berri bat egingo dugu, eta udazkenean egin ohi ditugun jardunaldien barruan egiten dugun lana eta ekarpena urte osora zabalduko dugu. Eta jardunaldiak zientziaren astearen testuinguruan egingo ditugu, baina aste betera mugatuta. Eta horrela indartu egingo dugu zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren dibulgazio lana.
Pieza gonbidatuen historikoa
Durangoko Arte eta Historia Museoaren dohaintza
2021ean, Durangoko Arte eta Historia Museoak dohaintzan emandako tximeleten bilduma dugu une honetan pieza gonbidatua.
- Gehiago irakurriDurangoko Arte eta Historia Museoaren dohaintza -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
Urak aske dokumentala
Laboratoriumek dokumental hau ekartzen du, asteazkenean Seminarixoan ikusiko dena maiatzaren 4an, 20:00etan.
Informazio gehiago eta sarrerak: https://seminarixoa.eus/gertaera/urak-aske/
Uda 2022. Eskaintza aurkeztu da.
Aurtengo haur eta nerabeentzat Bergarako Udalak antolatzen duen eskaintza. Horren barruan, Laboratorium Museoak, zazpi jarduera eskainiko ditu haur eta gaztetxoentzat udan.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- …
- hurrengoa ›
- azkena »