Hirurak bat ikurra. Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen irudia

Laboratorium Museoko zuzendari Rosa Errazkin izendatu zuen elkarteak eta hark zientziaz jardun zuen bere sarrera ikasgaian.

Gorka Artola Bergarako alkateak eman zion hasiera saioari eta, ondoren, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidente Luis Elicegik hartu zuen hitza. Bere esku-hartzean, Rosa Errazkinek museoaren inguruan hitz egin zuen; Laboratorium Museoa: Zientzia, Ondare eta Gizarte Topagune izeneko hitzartzean.

Hizaldien ondoren Mozkorra Parregarri (El borracho burlado) obra interpretatu zuten musikariek. Gaur egun museoa dagoen Errekalde jauregiko jabea izandakoa, Frantzisko Xabier Munibek idatzi zuen obra, hain zuzen.

Rosa Errazkinen sarrera ikasgaia bideo honetan ikus eta entzun daiteke.