JOT DOWN 2024 lehiaketa

PARTE HARTU AURTENGO LEHIAKETAN!!

https://ciencia.jotdown.es/ciencia-jot-down/ 

 

Beste urte batez, hamaikagarrena, Jot Down Zientzia ospatzen dugu berriro. Aurten ekitaldiak «hominidoak» izango ditu gai nagusi: hitzaldien, mahai-inguruen eta dibulgazio-lehiaketaren zeharkako ardatza.

Jot Down zientzia Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egingo da.

Jakiundek eta Laboratorium Museoak emakumeak zientzietan, arteetan eta letretan duen papera ikusarazteko erakusketa bat aurkeztu dute

Bergarako Laboratorium Museoak eta Jakiunde-k, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, 24 emakume-mujeres-femmes erakusketa aurkeztu du astelehen honetan museo bergararraren kanpoaldean. Martxoaren 4tik 31ra izango da ikusgai, eta Jakiundeko zenbait kideren 24 argazkiren bitartez, emakumeek zientzietan, arteetan eta letretan duten papera ikusarazi nahi du Euskal Herriko kaleetan eta plazetan.

Laboratorium museoa GERTU KULTURA ekimenaren parte

Aurreko ostiralean, otsailaren 16an, Gertu kultura programaren barruko lehengo bisita izan genuen museoan. Elkargunetik hurbildu ziren gure museoa ezagutzera. Oso talde parte hartzailea izan zen eta interes handia erakutsi zuten. Benetan bisita atsegina eta errepikatzeko modukoa.

ZER DA GERTU KULTURA?

Emakume zientzialarien lehiaketaren sari banaketa (II edizioa)

Emakume zientzialariak argitara ekartzeko egin duten lana aitortu zaie gaur ZTBren barruan proposatutako lehiaketan parte hartu duten ikasleei.

https://www.youtube.com/watch?v=CNQNv32YUJI

"GORUETAN" berdintasuneko beka

Laboratorium museoak Bergarako Udalaren berdintasun sailarekin elkarlanean, "Goruetan" beka aurkezten du.

Emakumeek historian zehar Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzea eta ikertutakoaren emaitza ezagutzera ematea da lanaren xedea.

Emakumeek lan, gizarte, ekonomia, politika, hezkuntza, historia, artea, zaintza, osasuna, ikerkuntzan, herrigintzan edota kultur arloan egindako ekarpen historikoa izango da ikerketa esparrua.

Bergarako Herria Irulegira!

IRULEGI EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA

Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak esukararen jatorriari argia eman dio. Euskaldunak zorioneko egin gaitu eta berrikuntza esanguratsuak dakartza arkeologia eta hizkuntza munduan. Baina galdera berri anitz ere ireki ditu. 2022ko azaroan aurkeztu zenetik, Euskal gizarteak berea egin du aurkikuntza hau, baino eskuaz haratago Irulegiko aztarnategian ikerketa prozesuak luzarako jarraitzen du.

International Museum Day 2023

To celebrate International Museum Day (18 may), we will be holding an open day at the Laboratorium.

To learn more about our permanent exhibition, we will be offering three free guided tours:

  • 10:30 in basque
  • 11:30 in basque
  • 12:30 in spanish

In the afternoon, we will have the talk "Ondarea gertutik" by Alberto Mendikute from Bergara, to explain the technique of photogrammetry.

At the end of the event there will be a lunch accompained by music.

Pages