Javier Tejada energiaz eta adimen artifizialaz arituko da urriaren 14an Seminarixoan
Zer da Adimen Artifiziala?

Urriaren 14an, asteazkena, Javier Tejadak 'Energia eta adimen artifiziala: bilakaera eta etorkizuna' hitzaldia egingo du Seminarixoan, 10:00etatik 11:30era, gaztelaniaz, ZTBren (Zientzia Teknologia eta Berrikuntza) jardunaldien barruan. Aforoa mugatua izango da. Baina, horrez gain, aukera izango da hitzaldia Udaleko youtube kanalean eta ZTBren webgunean zuzenean ikusteko.

Gizaki gisa dugun etorkizunaz hitz egitean, pentsatu behar dugu etorkizunak lotura estua duela naturarekin. Gizakiak naturaren sekretuak argitzen saiatu behar du, baina inoiz ez bortxatu. Ez liguke barkatuko. Hitzaldian, aipatuko du zer pentsatzen duen gizateriaren etorkizunaz; izan ere gure abentura honetarako dugun energia eta Adimen Artifiziala eta Robotika hornitzeko ditugun gaitasun teknologikoak izango baitira bizi garen antzoki honetako protagonista nagusiak. Hitzaldian Alberto Gorritibereak zuzendutako bi bideo proiektatuko ditu, aurreko laburpenean aipatutako guztia azpimarratzen baitute.

Javier Tejada Bartzelonako Unibertsitateko katedradun emeritua da, eta irakasle gonbidatua Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan. Gainera, Laboratorium Museoaren jarraitzaile sutsua eta laguna da. Lorpen zientifiko garrantzitsuena: espinaren tunel-efektu kuantikoaren aurkikuntza du (1996). Mundu osoko aldizkari eta egunkarietan komentatu zen, New York Timesen barne. 328 argitalpen zientifiko ditu 12.000 aipamenekin, eta 10 liburu idatzi izan ditu. Espainiako eta nazioarteko enpresekin erregistratutako 22 patente ditu, eta 32 doktore-tesiren zuzendaritza. Jaso izan dituen sari garrantzitsuenak honako hauek dira: City University of New Yorkeko Honoris Causa doktorea (1996), Vianako Printzea Saria (2006), Fisikako Sari Nazionala (2009) eta Fisikako Errege elkartearen eta BBVA Fundazioaren dominak (2016).

 

Hitzaldi osoa ikus dezakezue hemen:  https://youtu.be/91EuyOXyJtI