Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?
Martxoaren 28an zabalduko da 'Hondakin jasangarriak: fikzioa edo errealitatea?' erakusketa, eta ekainaren 16ra arte aldi baterako erakusketen gunean egongo da.
Seinale askok uzten dute agerian gure bizimodua dagoeneko ez dela jasangarria: klima-aldaketa, kutsadura-tasak, baliabideen gehiegizko ustiapena, ur-eskasia... Hortaz, guztiok lehenbailehen hartu behar dugu geure gain eredu berri baterako trantsizioar birziklatzean, berrerabiltzean, konpontzean eta berreskuratzean oinarritutako eredu baterako trantsizioa erronka eta betebeharra da guretzat.












