Asteazkenean Laboratorium itxita egongo da
Urtarrilak 23an Laboratorium museoa itxita egongo da, aldi baterako erakusketa berriaren muntai lanak direla eta. Ostegunetik aurrera, berriz ere, ohiko ordutegian zabalduko dugu.
Laboratorium Museoak parte hartuko du Madrilgo Universidad Complutensean egingo diren Restauraciencia jardunaldietan
Azaroaren 29an eta 30ean egingo dira Restauraciencia jardunaldiak Madrilen, Universidad Complutensean; museo eta hezkuntza entitateen ondare bildumak kontserbatzen lanean diharduten maila handiko profesionalentzat saihestu ezineko hitzordua.
Laboratorium Museoko lantaldeko Rosa Errazkinek azaroaren 29an
'Colecciones de instrumentos científicos' izenpean egingo den mahainguruan parte hartuko du.
Ikusi jardunaldien programa hemen:
750. Urteurrena gogoratzen - BISITA GIDATUA (Abenduak 19 eta urtarrilak 4)
Abenduaren 19an eta urtarrilaren 4ean, "750. urteurrena gogoratzen" erakusketara bisita gidatuak.
Abenduak 19 (17:00) - Gaztelaniaz .
Abenduak 19 (18:00) - Euskaraz
Urtarrilak 4 (17:00) - Gaztelaniaz
Urtarrila 4 (18:00) - Euskaraz
Dohaintzak errestauratzen
Museoak bere bildumen errestaurazioekin jarraitzen du. Aste honetan, Artemis errestaurazio etxeak errestauratu dituen instrumentuak jaso ditu museoak. Dohaintzan emandako zientzia instrumentuak izan dira errestauratutakoak.
San Juan ermitako eskultura gotikoak ezagutzeko hitzaldia antolatu da
Bergarako herriak duen ondare aberats baino aberatsagoaren barruan, ez daude bakarrik parrokia monumentalak, edo hiriguneko eraikin zibil ugariak. Ondare-aberastasun hori landa-ingurura ere zabalduta dago. Sasoi batean, udalerrian 38 ermita egon ziren; eta kopuru aparta horrekin, Bergara da Gipuzkoa osoan mota honetako eraikin gehien dituen bigarren udalerria –lehenengoa Oñati–.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien azken txanpa!!
Bihar (azaroak 12an) amaitzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak, ume eta gaztetxoei zuzendutako jardunaldiekin.
Gaur 19:15 etan ESS Bilbao erakundeko zuzendari exekutiboa izango dugu hitzaldia ematen Laboratoriumen, anima zaitez!
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- hurrengoa ›
- azkena »