DIPC-LSC-LABORATORIUM lehiaketa
Zientziaren zabalkuntzaren ekimen bat antolatzen du aurten Laboratoriumek Donostia International Physics Center eta Laboratorio Subterráneo Canfrancekin batera eta JotDown aldizkariak bultzatuta: DIPC-LSC-LABORATORIUM lehiaketa. Ekimen horretan, ilustrazio zientifikoa kategoria gehitu berri da aurten, museoak sustatzen duen ildoetako bat, hain zuzen.
Bisita eskaintza Irailaren 25ean
Irailaren 25ean, larunbata, "Bergara monumentala" bisita gidatua eskainiko da Kultura Kalera ekimenaren baitan, ordutegi hauetan.
- 11:00etan euskaraz
- 12:30ean gaztelaniaz.
- Edukiera mugatua, izen-emate ordenaren arabera-
IZENA-EMATEA: Eskaera-orria hemen
Liburuaren aurkezpena: Wolframa diktadoreen arteko kontrabandoa
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin elkarlanean.
Egilea: Rosa Arburua Goienetxe
Parte hartzaileak:
- Gorka Artola Alberdi, Bergarako Alkatea.
- Luis Elícegui Mendizabal, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen presidentea Gipuzkoan.
- Rosa Errazkin Arrazau, Laboratorium Museoko arduraduna
- Rosa Arburua Goienetxe, Egilea
Lekua: Seminarixoa, Bergara.
Data: 2021eko ekainaren 8a. 18:00etan
Aurkezpenera etortzea libre da, Seminarixoko edukiera bete arte.
Ilustrazio zientifikoa graduondokoaren aurrematrikulua epea zabaldu da
Gure museoak laguntzen du EHU-UPVk eskaintzen duen graduondoko honetarako 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egin daiteke maiatzaren 3tik ekainaren 15era.
Eskaintza berria: museoko sarrera eta Olaso dorrea bisitatzeko sarrera konbinatua
Bergarako Turismoak, eskaintza berri bat prestatu du martxoan hastekoa: bisitariek, museoa ikusteko sarrera erostean, Olaso Dorrea gida batekin ikusteko aukera ere erreserbatu ahal izango dute, biak egiteko. Turismoko bulegoak eskaintzen duen mota honetako bigarren sarrera konbinatua da; lehendik ere erreserbatu daitekeen beste pack batean, museoan sartu eta Bergarako herriaren bisita monumentala egin daiteke eta.
Olaso Dorreko bisita gidatua Olaso Dorrea fundazioak antolatzen du eta Bergarako Udalak eskaintzen du, martxoren 13an hasiko den egutegi bati jarraiki.
Eduardo Alfaroren azken hitzaldia Seminarixoan
Orain arte lau hitzaldi eman ditu Eduardo Alfaro arkeologoak, antzinako euskarazko izenak dituzten hilarrei buruz. Osasun alarma egoera dle eta, batetik, talde horiek murriztuak izan behar zuten, eta bestetik, Bergaraz kapoko jende asko etorri gabe geratu da. Hori dela eta, Laboratorium museoak azken hitzaldi bat antolatu du Bergarako Seminarixoan, urtarrilaren 22rako, arratsaldeko 5 eta erdietan.
Doan bisitatu ahal izango dute bergararrek Laboratorium Museoa
Egunotan familia-bonua jasoko dute bergararrek postontzian, Laboratorim Museoa doan bisitatu ahal izateko. Pandemiaren eraginez mugikortasuna murriztuta, aukera paregabea da herrian bertan ditugun kultura eskaintzez, azpiegiturez... gozatzeko.
Javier Tejada energiaz eta adimen artifizialaz arituko da urriaren 14an Seminarixoan
Urriaren 14an, asteazkena, Javier Tejadak 'Energia eta adimen artifiziala: bilakaera eta etorkizuna' hitzaldia egingo du Seminarixoan, 10:00etatik 11:30era, gaztelaniaz, ZTBren (Zientzia Teknologia eta Berrikuntza) jardunaldien barruan. Aforoa mugatua izango da. Baina, horrez gain, aukera izango da hitzaldia Udaleko youtube kanalean eta ZTBren webgunean zuzenean ikusteko.
Taula periodikoaren erakusketa urriaren 12an bukatuko da
Oraindik ikusi ez dituzu ikusi Elhuyar anaien espioitza istorioak? Elementu kimikoen oparotasun taula deigarria? Gure sakelako telefonoetan aurki daitezkeen osagaiak? Ez duzu jokatu elementuen kutxatxoekin? Orduan azkar ibili behar zara, "TAULA PERIODIKOA: unibertsoa osatzen duten elementuak" urriaren 12an itxiko delako.
Hemen informazio gahiago aurkituko duzu aldi baterako erakusketa honen inguruan.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- hurrengoa ›
- azkena »