Noiztik noiz arte: 
Or, 2019-11-08 -tik Al, 2020-10-12 -ra


Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak honela aldarrikatuta 2019. urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da (#IYPT2019) izan ere, aurten 150 urte betetzen ditu Dimitri Ivanovich Mendeleiev errusiar zientzialariak 1869. urtean sortutako elementu kimikoen taula periodikoak. Taularen azken bertsio honetan, elementuak bakoitzaren atomoen ezaugarrien arabera antolatzen dira.

Erakusketa honetan ezagutarazi nahi dugu zenbaterainoko garrantzia izan duen Taula Periodikoaren asmakuntzak, baina, aldi berean, Elhuyar anaien aldeko omenaldia ere bada; izan ere, 1783. urtean Elhuyar anaiek wolframa isolatzea lortu zuten hemen, Bergaran, 1778. urtean, Bergarako "Seminario Patrióctico Bascongado" erakundean sortutako Laborategi Kimikoan.
 

1. Aretoa: Taula periodikoaren bilakaera

Taula periodikoaren sorrera zientziaren historiako jazoera adierazgarrietako bat da. Lehendabiziko aretoan taula periodikoa dago erakusgai modu interaktiboan. Hala, haren funtzioa eta haren bilakaera azaltzen dira egun duen konfiguraiora iritsi arte. Gainera, hura osatzen duten elementu kimiko bakoitzaren ezaugarraik ageri dira.


2. Aretoa: Wolframaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak

Ikerketa zientifikoak gertaera, datu, erlazio edo lege berriak ematea proposatzen du. Bergaran Elhuyar anaiek wolframio isolatzea lortu zuten 1783. urtean metodo zientifiko bat erabiliz. Bigarren eremu honetan wolframioaren aurkikuntza eta Bergarak aurkikuntza horretan izandako garrantzia jorratzen dira.

3. Aretoa: Oparotasunaren taula

Azken areto honetan ezagutuko dugu Kimikako Europako Elkarteak (EuChemS) sortu eta Europako Parlamentuan 2019an aurkeztutako Oparotasunaren Taula. Taula periodiko horretan elementu kimiko naturalak jasotzen dira eta horietako bakoitza Lurrean oparoa ala urria den islatzen da. Oparotasunaren taula lagungarri izango zaigu zein baliabide babestu behar ditugun ulertzeko, izan ere, datozen urteetan horien hornidura arrisku larrian dago.

Naturako 90 elementu kimikoak eta hauek duten desagertzeko arriskua
Elementu kimikoen kuboak