Noiz: 
2025/10/31 to 2026/01/31
Non: 
Laboratorium Museoa
Nori zuzendua: 
LH5 eta LH6 IKASLEENTZAT

 

Laboratorium Museoak beste urte batzuetan egin bezala Emakume Zientzilarien Lehiaketa jarri du martxan, LH 5 eta LH 6 ikasleentzako. Helburua emakume zientzialarien erreferenteak ezagutaraztea, zientziarako interesa piztea eta genero-arrakala murrizten laguntzea da. Parte-hartzea taldeka da, eta formatu librea eskaintzen da: marrazkia, idazlana, aurkezpenak edo bideo laburra.

OINARRIAK IKUSI

EMAN IZENA

 

EGUTEGIA

  • Aurkezteko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 31
  • Sari-banaketa: 2026ko otsailaren 11n, Seminarixoan
 

NORI ZUZENDUA

  • LH 5 eta LH 6 mailako ikasleei
  • Parte-hartzea taldeka (gehienez 5 ikasleko taldeak)
 

ZER EGIN BEHAR DA?

Talde bakoitzak emakume zientzialari bat aukeratu behar du, edozein arlotakoa (Fisika, Kimika, Biologia, Matematika, Ingeniaritza, Teknologia), eta honako hauek jorratu:

  • Biografia eta testuinguru historikoa
  • Lorpenak eta ekarpen zientifikoak
  • Lidergoari buruzko hausnarketa pertsonala
 

NOLA AURKEZTU? FORMATUAK

Talde bakoitzak formatu bat aukeratu ahalko du:

  • PowerPoint aurkezpena: 10 diapositiba gehienez.
  • Bideo laburra: Gehienez 2 minutu, edozein teknika erabilita (aurkezpena, animazioa, antzezlana…).
 

NOLA BIDALI LANAK?

  • Bideoak eta PowerPointak: Bidali laboratorium@bergara.eus helbidera, taldearen izenak eta eskolaren datuak adierazita.
 

SARIA

Talde irabazleak opari-pack bat jasoko du.
Onartutako lan guztiak museoko espazioetan eta sare sozialetan erakutsi ahalko dira.

 

GALDERAK?

Harremanetarako: laboratorium@bergara.eus