Informazio osoa liburuxkan

Udako programa 2022. Liburuxka

2022ko uda hasieran museoarekin egin daitezke jarduerak, gaztetxoenentzat eta familientzat:

  • Levanteko labar artea. Levanteko Historiaurreko Arteari buruzko gune didaktiko ibiltaria, munduan bakarrak diren Holozenoaren hasierako manifestazio horiek ezagutarazteko eta baloratzeko. Ekainaren 28an, bi aukera: 10:00etan eta 17:00etan. Familientzat, 8 urtetik gorako haurrentzat. Oharra: bertan behera geratu da.
  • Mikrometeoritoen tailerra. Zergatik desagertu ziren dinosauroak? Zer dira ozar-izarrak? Zein da meteorito, meteoro eta meteoroideen arteko aldea? Non aurkitu ditzakegu mikrometeoritoak? Galdera horiek eta gehiago erantzuten saiatuko gara. Ekainaren 29an, 10:00etan. 8 eta 12 urte bitartekoentzat. Epea itxita
  • Zientziaren sukaldea. Kimikako hainbat esperimenturekin gure ingurunean zein gure barnean gertatzen diren aldaketak ikasiko ditugu, zientzia egunerokotasunera hurbilduz. Uztailaren 4an eta 6an, 10:30ean. 8 eta 12 urte bitartekoentzat. Oharra: azkenean, jarduera uztailaren 6an izango da bakarrik. Epea itxita
  • Ilustrazio botanikoa. Ezagutzen ez denak ez duela axola dirudi. Beraz, ezagutza behar da polinizazioak eta polinizatzaileek ingurumenean duten garrantziaz jabetzeko eta horiek babesteko jarrera aktiboa garatzeko. Marrazketa tresna ezin hobea da horretarako. Uztailaren 5ean, 10:00etan. 6 eta 12 urte bitartekoentzat. Epea itxita
  • Gure bizilagunik onenak. Saguzarrak hobeto ezagutzeko jarduera. Uztailaren 7an, 21:00etan. Familiei zuzendutakoa da. Ekintzen gidaritza Naturtzaindia Elkarteko kideen eskutik egingo da, 'Mendiak Bizirik' elkartearen Iaguntzarekin.      Epea itxita
  • Ur azpiko indusketa arkeologikoa. Uluburu itsasontzian ur azpiko indusketa arkeologikoa. Duela ehunka urte hondoratu zen itsasontzi bat arkeologikoki induskatzeko aukera egongo da.  Uztailaren 8an, 09:00etan. 8 eta 12 urte arteko haurrentzat. Epea itxita
  • Kanpus teknologikoa. 3d inprimaketa eta mikro:bit bidezko elektronika.Tailer honetan 3D diseinuaren lehen urratsak emango dituzte eta eredu digitalak plastikozko pieza bihurtzeko beharrezko prozesuak landuko dituzte.  Astebeteko tailerra. Ekaineko azken astean. 12 urtetik gorako gaztetxoentzat. Epea itxita

Izen-ematea eta informazio gehiago ekainaren 1etik aurrera, webgunean eta Laboratoriumen, baina Campus teknologikoan dagoeneko izen-ematea zabalik da.

Izena emateko formularioak