Aldi baterako erakusketak

Nov 8
Mar 15

TAULA PERIODIKOA: unibertsoa osatzen duten elementuak

Erakusketa

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak honela aldarrikatuta 2019. urtea Taula Peridoikoaren Nazioarteko Urtea da (#IYPT2019) izan ere, aurten 150 urte betetzen ditu DImitri Ivanovich Mendeleiev errusiar zientzialariak 1869. urtean sortutako elementu kimikoen taula periodikoak. Taularen azken bertsio honetan, elementuak bakoitzaren atomoen ezaugarrien arabera antolatzen dira.

 

Erakusteketa honetan ezagutarazi nahi dugu zenbaterainoko garrantzia izan duen Taula Periodikoaren asmakuntzak, baina, aldi berean, Elhuyar anaien aldeko omenaldia ere bada; izan ere, 1783. urtean Elhuyar anaiek wolframa isolatzea lortu zuten hemen, Bergaran, 1778. urtean, Bergarako "Seminario Patrióctico Bascongado" erakundean sortutako Laborategi Kimikoan.

 

1. Aretoa: Taula periodikoaren bilakaera

Taula periodikoaren sorrera zientziaren historiako jazoera adierazgarrietako bat da. Lehendabiziko aretoan taula periodikoa dago erakusgai modu interaktiboan. Hala, haren funtzioa eta haren bilakaera azaltzen dira egun duen konfiguraiora iritsi arte. Gainera, hura osatzen duten elementu kimiko bakoitzaren ezaugarraik ageri dira.

 

2. Aretoa: Wollframioaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak

Ikerketa zientifikoak gertaera, datu, erlazio edo lege berriak ematea proposatzen du. Bergaran Elhuyar anaiek wolframio isolatzea lortu zuten 1783. urtean metodo zientifiko bat erabiliz. Bigarren eremu honetan wolframioaren aurkikuntza eta Bergarak aurkikuntza horretan izandako garrantzia jorratzen dira.

 

3. Aretoa: Oparotasunaren taula

Azken areto honetan ezagutuko dugu Kimikako Europako Elkarteak (EuChemS) sortu eta Europako Parlamentuan 2019an aurkeztutako Oparotasunaren Taula. Taula periodiko horretan elementu kimiko naturalak jasotzen dira eta horietako bakoitza Lurrean oparoa ala urria den islatzen da. Oparotasunaren taul alagungarri izango zaigu zein baliabide babestu behar ditugun ulertzeko, izan ere, datozen urteetan horien hornidura arrisku larrian dago.

Jun 1
Sep 17

BIRIBILAK MENDIETAN

Erakusketa

Gaur, maiatzak 31, inauguratuko da 'Biribilak mendietan. Seles, kortak, sarioak' Laboratorium Museoan. Irekiera 18:30ean izango da. Erakusketa hau kokatzen da '750 urte eta aurrera, Bergarako hiribilduaren aurretik' programaren barruan. Erakusketaren egilea Euskal Herriko Museoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu du. Erakusketa honen helburua da korteek Euskal Herriko nekazaritzan izan duten garrantzia ezagutzera ematea.

Erakusketa hau da Erdi Arotik datorren praktika honen gaineko ikerketa baten emaitza; non aztertu diren Euskal Herriko mendietako lursail berezi horiek, biribil formakoak, tamaina handiko harri baten inguruan trazatutakoak. Bergarako kasuan erakusketari gehitu zaizkie udalerriko XVIII. mendeko dokumentu garrantzitsuak.

Erakusketan azaltzen da horien jatorria, estruktura, neurketa modu eta mugarriak; baita ere horien tipologia, erabilera anitzak, kokapena eta historian izan duten garapena, besteak beste.

Muestrak jasota ditu XVII eta XVIII. mendeetako krokis originalak, biribilei buruzko antzinako testu eta dokumentuak, kortarri edo austarri deritzoten garaiko mugarriak eta abar.

Hori guztia aireko argazki, kartografia, ikus-entzun eta panel askoren laguntzarekin dago aurkeztuta.

Erakusketa irailaren 17ra arte bisitatu ahal izango da.

Jan 25
May 5
Oct 19
Jan 9