IRULEGI EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA
Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak esukararen jatorriari argia eman dio. Euskaldunak zorioneko egin gaitu eta berrikuntza esanguratsuak dakartza arkeologia eta hizkuntza munduan. Baina galdera berri anitz ere ireki ditu. 2022ko azaroan aurkeztu zenetik, Euskal gizarteak berea egin du aurkikuntza hau, baino eskuaz haratago Irulegiko aztarnategian ikerketa prozesuak luzarako jarraitzen du.
2023ko kanpaina arkeologikoaren barruan eta Aranzadiren eskutik, arkeologoen lana ezagutzeko aukera paregabea izango da datorren irailaren 10an egingo dugun bisitan. Irulegiko Eskua agertu zen aztarnategira bisita gidatua ain zuzen ere, Aranzadiko arkeologoek gidatuta. Bertan Burdin Aroko herrizka eta eskuaren etxea erakutsiko dira arkeologoak lanean dauden bitartean. Gainera XV.mendeko nafar gaztelua bisitatzeko auekra ere egongo da, guztia Aranzadiren arkeologoen eskutik.
BISITAREN BALDINTZAK
- EGUNA: irailak 10, igandea.
- ORDUA: 8.30etan Ibargarai autobus geltokian
- BISITAREN ABIAPUNTUA: Topagunea Ilundaingo aparkalekua izango da (bertan 10.00tan iritsiko gara), eta bertatik hasiko dugu bisita oinez aztarnategiraino. Leku horretara itzuliko gara gure ibilbide gidatua amaitzeko.
- IRAUPENA: Txangoak egun erdiko iraupena izango du. Behin Irulegiko aparkalekura iristerakoan, bisita gidatuak 2 ordu inguru irauten du, baina taldearen erritmoa eta haren mugikortasunaren arabera luzatu daiteke.
- MUGIKORTASUNA MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAT EGOKIA DA?: Zoritxarrez, oinezko ibilbidea Irulegi mendiko bide eta bidezketan zehar egiten da eta malda handiko tarteak ditu. Gainera gailurrera igotzeko 150 eskailera daude. Horregatik, bisitaldia ez da egokia ezintasun funtzionala eta/edo mugikortasun murriztua duten pertsona batzuentzat.
- 12 URTETIK BEHERAKOENTZAT EGOKIA DA?: Bai. Bisita gidatua adin guztietako haurrentzat aproposa da. Hala ere, gure arkeologoen azalpenak ulertzeko, gutxieneko adina 8 urtekoa izatea gomendatzen dugu.
- ZER ERAMAN BEHAR DUT IRUEGI BISITATZEKO?: Mendiko arropa eta oinetako erosoak eta egokiak. Gainera, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen dugu.
- EGURALDI TXARRA EGINEZ GERO, NOLA EGINGO DA BISITA?: Eguraldia ona bada, euririk egiten ez badu, bisita gidatua aire zabalean egingo da, eta arkeologo taldea indusketa lanetan ikusteko aukera izango duzue. Egurald txarra eginez gero, bisita gidatua Gongorako Zarra Jauregiko Interpreatzio Aretoan egingo da. Bertan arkeologia taldearen eta laborategi lanen azalpena eskainiko dugu. Bi kasuetan abiapuntua ez da aldatuko (Ilundaingo aparkalekua).
- NOLA EMANGO DUT IZENA?: Abuztuak 22an, goizeko 10.00etan izena emateko epea zabalduko da. Plaza mugatuak daude eta lehenengo 55ak izango dute aukera. Beste guztiak itxaron zerrenda osatzera pasatuko dira. Izena emateko ondorengo estekan duzuen galdetegia osatuz izango da: https://forms.gle/jYuCMt4zdKJqXEhW8