Cuándo: 
De 2023/11/01 hasta 2023/12/21
Dónde: 
Laboratorium museoa
Destinatarios: 
LH 5 eta LH 6

LEHIAKETA

Lehen Hezkuntzako ikasleen eta irakasleen arteko lankidetza-proiektu bat da, otsailaren 11ko ekimenaren barruan kokatua, eta honako helburu hauek ditu: emakume zientzialarien erreferente historikoei balioa ematea, bokazioak sustatzea eta genero-arrakala ixten laguntzea.

OINARRIAK

  1. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Lanak taldekoak izango dira (gehienez bost pertsona talde bakoitzeko), eta talde bakoitzeko bideo bat onartuko da.
  2. Bideo bakoitza emakume zientzialari bakar bati buruzkoa izango da.
  3. Izena emateko: https://www.laboratorium.eus/eu/eskaera-orria/emakume-zientzialarien-lehiaketa-IIedizioa
  4. Bideoen iraupena gehienez 2 minutukoa izango da, eta edukia honako atal hauen arabera egituratuta egongo da: 1-Biografia, 2-Testuinguru historikoa, 3-Lorpenak eta ekarpenak, eta 4- Lidergoari buruzko gogoeta pertsonala.
  5. Bideoak laboratorium@bergara.eus helbidera bidaliko dira, talde bakoitzaren kide guztien izenekin.
  6. Bideoak egiteko edozein ikus-entzunezko teknika onartuko da: diapositibak, hitzaldia, animazioa, aktoreekin antzeztea, etab.
  7. Bideoak entregatzeko azken eguna hau da: abenduak 21
  8. Talde sarituari diploma eta pack-oparia emango zaizkio. 
  9. Onartutako bideo guztiak museoan, webgunean eta sare sozialetan ikusi ahal izango dira.
  10. Epaimahaia Bergarako Udaleko Laboratorium  museoa, Berdintasuna, Komunikazioa, Garapen zerbitzua eta Miguel Altuna Lanbide Heziketako kideek osatuko dute.
  11. Sariak 2024ko otsailaren 9an banatuko dira. Ekitaldiaren ordua museoaren web-orri, Facebook, Twitter eta Instagram bidez komunikatuko da.
  12. Bideoak museoaren funts dokumentalean gordeko dira, eta sare sozialetan eta beste hedabide batzuetan erabili ahal izango dira, haien egileak adieraziz.
  13. Jarduera honi ekiteak bere oinarriak onartzea dakar. Sortzen diren zalantzak lehiaketaren taldeak argitu eta erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.

14: Datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatu dira, lehiaketa gauzatu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta: Bergarako Udala, San Martin Agirre Plaza 1, 20570 Bergara. Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT). Tratamendua: 2205.