Mirene Begiristain Zubillaga
Aitzol Iturbe Beristain

Otsailak 9, 18:00tan, Bergarako Seminarixoan

Hizlariak:

Mirene Begiristain Zubillaga

1972

Getarian (Gipuzkoa) bizi den Andoaindarra da. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Ekonomian doktorea eta 1998 geroztik Ekonomia eta Enpresa Fakultatean merkataritza arloan irakaslea da.

Bere ikerketa lerroa Elikadura eta nekazaritza sistemen azterketan kokatzen da. Zehazki, Elikadura Burujabetzarako bidean trantsizio iraunkorra lantzeko prozesuak eta proiektuak aurrera eramateko landu beharreko ildoetan sakondu du, besteak beste: komertzializazio eta banaketa/horniketa sare lokalak, azterketa ekonomiko eta sozialak, edota gobernantza ereduak, beti ere ikuspegi feminista ardatz eta ikerketa-ekintza-partehartzailea metodologia oinarri hartuta. Ondorioz, tokiko zein nazioarteko hainbat ikerketa proiektu, argitalpen eta topagunetan parte hartu du.

Hitzaldi honetan bere eskarmentutik trantsizio ekosozialean Elikadura Burujabetza Estrategia bat lantzeko kontuan hartu beharreko ikuspegia eta irizpideak azpimarratuko ditu, eta horrekin loturiko hainbat adibideetatik ikasitakoak mahaigaineratuko ditu.

 

Aitzol Iturbe Beristain

1990.

Ikasketaz fisikaria, nekazaritza ekologikoan dihardu 2015. urteaz geroztik Antzuolako Iralatorre baserrian.

Biolurreko eta EHKOko kidea.

1.go sektorearen egungo egoeraren zertzelada batzuk eman eta nekazaritza eta abeltzaintza ereduen eta dakartzaten ondorioen inguruan arituko da.

 

Aurkezpen bideoa


Hitzaldia osorik