Amaia Arranz Otaegi arkeobotanikoa Laboratoriumen hitzaldia ematen: Gure elikaduraren sustraiak
ZTB logotipoa

ZTB 2020 jardunaldiak hasi dira

2020ko ZTB jardunaldien abiapuntua Landareen Osasunaren Nazioarteko Urtearekin lotuta dago; hala zegoen aurreikusita. Baina, beste gauza asko bezala, Covid19k guztia irauli du. Hortaz, aurtengo programan uztartuko dira landareen osasunarekin lotutako adar asko, baina baita ere Covid19ri aurre egiteko prestakuntza, besteak beste.

Covid19arekin eta digitalizazioarekin lotuta uztailean merkatariei zuzendutako bi ikastaro eskainiko dira; eta landareekin eta osasunarekin lotutako hainbat tailer eta hitzaldi.

Laboratorium Hamaika Telebistan

@HamaikaTb-n gure museoan egin zituen elkarrizketa, Debagoienaz hitz egiteko, 11 Tokitan saioan. Ederra geratu da!

Gure elikaduraren sustraiak. Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak

Hizlaria: 
Amaia Arranz Otaegi
Eguna eta ordua: 
2020.ko juilletren 15.ean, Mercredi; 07:00-etan koren.ean;-etan

 

NBEk landareen osasunaren urtea zinedatu du 2020. urtea. Haubereziki lotuta dago abereen eta gure elikadurari. Horri helduta, Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, 1987) arkeologoak lehen elikagaien inguruko hitzaldia eskainiko du.

Hizlariaren profila

Nazioarteko Museoen Eguneko kartela

Museoen Nazioarteko Eguna 2020

Museon Egun berezi honetan, zuei museoa ireki nahi dizuegu medio digitalen bidez eta gure bildumako bi pieza erakutsi: Meridianoen aparatua eta Eduardo Rosalesen erretratu bat.

Gustatuko zaizkizuela espero dugu.


zaharberritzailea Santa Barbararen eskultura zaharberritzen

Udal ondarearen lau piezen kontserbazio lanak

Egun hauetan , Artez Restauración enpresaseko zaharberritzaileak ditugu museoan. Hasteko, XVII mendeko Santa Barbararen irudian finkatze tratamendua aplikatzen ari da pintura eror ez dadin. Baina hori ez da interbentzio bakarra izango; guztira, lau eskulturetan aplikatuko dituzte tratamenduak. Mantentze lan hauek ohikoak dira edozein meuseotan, eta gurean, Udalaren ondarearen parte garrantzitsua gordetzen da.

Elementu kimikoak azaltzen ikasle talde bati

Taula periodikoaren erakusketa luzatu dugu

"Taula periodikoa: Unibertsoa osatzen duten elementuak" erakusketa luzatu dugu apirilaren 24 arte. Honi esker, Aste Santuan ere ikusgai izango da. Bergararra izanik, oraindik ikusi ez baduzu, edo Bergarara bazatoz bisitan, ez zalantzarik egin: harrituko zaitugu.

Erakusketa honen inguruko informazioa hemen ikus dezakezu.

Albiste guztiak

Pages