Tout au long de l'anne, le Musée de Laboratorium organise diverses activités qui intéressent des personnes de tous âges et de tous horizons.

ZTB jardunaldiak 2019. Partehartzaileak eta etorritakoak elkartuta.

oct 18
oct 29
nov 19
ZTB 2025 jardunaldien kartela

Les Journées ZTB

Jarduera

Se concentrant sur la science et la technologie quantique, les journées de la science, de la technologie et de l'innovation (STI) se dérouleront au cours des prochaines semaines à Bergara. Du 29 octobre au 19 novembre, des expositions, des conférences, des cours et/ou des tables rondes seront proposés pour tous les âges.

oct 22

Donostia Moda Jaialdiaren moda ekitaldia

Jarduera

Laboratorium Museoak urrats garrantzitsua emango du urriaren 22an, San Sebastián Moda Festivalen inaugurazio-desfilea hartuta. Bergarako ehungintza-ondareari eta Bergarako urdina kolore bereizgarriari egingo zaion omenaldi honen barruan, Amarenak markak protagonismo berezia izango du BER-GARA bildumarekin; Tavex, Bergarako azken oihal fabrika historikoaren stockaren hondarretatik abiatuta sortutako lan-jantzietan inspiratutako proposamena da. Desfilean Bedelkar elkarteko 18 merkatarik ere hartuko dute parte, bitxitegiak, kirol jantzi eta arropa-dendak, optikak eta oinetakoen saltokiak besteak beste. 

Non: 
Laboratorium Museoa
mai 18

Museoen nazioarteko eguna 2025

Jarduera

EGITARAUA

10:00 -- Erakusketa iraunkorraren bisita gidatua (euskaraz)

11:00 -- HISTORIUM karta jolasaren aurkezpena eta lehiaketa. EMAN IZENA

11:00 - Erakusketa iraunkorraren bisita gidatua (gazteleraz)

 

Bisitetan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da, plaza mugatuak baitira.

Gogoratu egun osoko museoko sarrera doakoa izango dela.

ORDUTEGIA: 10:00 - 13:00 

Nori zuzendua: 
Publiko orokorra
Non: 
Laboratorium museoa
avr 11
avr 26
avr 27

Bergaran ARTEA eta ZIENTZIA uztartuz X edizioa (2025)

Jarduera

Laboratorium Museoak 'Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz' ilustrazio zientifikoko tailerraren X. edizioa eskainiko du aurten. Asteburu osoko tailer honetan, ITSAS FAUNA aztertuko eta marraztuko  ditugu. Arte Ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, dena aparteko giro eta lekuan eta primerako irakasleekin: Carles Puches eta NorArte. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko badituzu, ederki goza dezakezu urtero antolatzen dugun ikastaro honekin. Hurbildu zaitez ilustrazio zientifikora!

 

DATA: Apirilaren 26 eta 27an

ORDUTEGIA: Larunbata 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00 // Igandea 10:00 - 14:00

IZEN EMATEA: 15 €

HIZKUNTZA: Euskara / Gaztelania

IRAUPENA: 12 ordu

ONLINE HARTZEKO AUKERA DAGO

 

IZENA EMAN

 

Nori zuzendua: 
Helduak
Non: 
Laboratorium museoa
fév 14

BLACK BOX ITXIERA EKITALDIA

Hitzaldia

Adimen artifizialari buruzko solasaldia egingo da, otsailaren 14an, Bergarako Seminarixoan

 

Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta adimen artifizialaren galderak eta zalantzak izango dituzte hizpide.

 

Laboratorium Museoak urtemuga berezia bete zuela iragarri zuen eta, horrekin batera, urte osoko iraupena izango zuen ekitaldiz betetako egitaraua osatu zuela. Otsailaren 14an, Bergarako Seminarixoan, goizeko 10:00etatik aurrera antolatu duen adimen artifizialari buruzko solasaldia 10. urteurreneko ospakizunen eta ZTB-Zientzia Teknologia Berrikuntza Bergara jardunaldien barnean kokatzen da. Ekitaldia publiko orokorrari zuzenduta dago eta sarrera doakoa da. Mahai-ingurua gaztelaniaz izango da.

 

Haratago, ekitaldia, The Black Box adimen artifizialaren funtzionamendua ulertzeko aukera eskaintzen duen erakusketa berritzailearen itxiera ekitaldia izango da. Proiektua Javier Tejadak, Bartzelonako Unibertsitateko Fisika katedradunak, eta Norbert Bilbenyk, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedradunak, garatu dute. Erakusketa bisitatzeko azken eguna otsailaren 16a izango da.

 

Solasaldia, Nora Alonsok, Biologian doktoreak eta Jakiundeko kideak, moderatuko du. The Black Box proiektuko sortzaileak, Javier Tejadak eta Norbert Bilbenyk, mahai-inguruan parte hartuko dute; baita Teknikerreko Kerman Lopez de Callek eta Tecnaliako Jesus Lopez Lobok. Adimen artifizialaren galderak eta zalantzak izango dituzte hizketa gai.

 

Adimen artifiziala eguneroko bizitzetan geroz eta presentzia handiagoa bereganatzen ari da. Hori horrela, garrantzitsua da gizartean ikuspegi zabala eta kritikoa garatzea. Solasaldira bertaratzen den orok adimen artifizialaren mundua gertutik ezagutzeko aukera izango du.

 

Bergarako Udalak, Laboratorium Museoak eta Enpresare elkarteak, Caja Navarrarekin eta La Caixa Fundazioarekin elkarlanean eta Universitat de Barcelonaren, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste hainbat eragileren laguntzarekin abian jarritako proiektua da The Black Box.

 

Laboratorium Museoa

Laboratorium Museoak, jakintza eta berrikuntza bultzatzeko bere ahaleginean, gizarteari teknologia aurreratuen eta etika arloko hausnarketaren inguruko ikuspegi zabala eskaintzen jarraitzen dihardu.  Izan ere, museo hau ezagutza eta berrikuntzaren motor gisa ari da lanean. Historian zehar izandako ekarpen horiek gogoratuz, etorkizunera begira jarraitzen du, gizarte hobe eta jakintsuago baten alde lanean. 10 urte zientziari ateak zabaltzen. 

Hizkuntza: 
Gazteleraz
Non: 
Seminarixo
fév 11

EMAKUME INGENIERIAK

Hitzaldia

“Emakume Ingeniariak” mahai-ingurua antolatu da datorren otsailaren 11n Bergarako Seminarixoan

 

Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta, besteen artean, ingeniaritzak zertan datzan eta sektorean dauden lan aukera desberdinak izango dira hizketa gai. Halaber, emakume ingeniariek ingeniaritzaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko izango duten garrantziaz ere arituko dira.

 

Laboratorium Museoak urtemuga berezia bete zuela iragarri zuen eta, horrekin batera, urte osoko iraupena izango zuen ekitaldiz betetako egitaraua osatu zuela. 10. urteurreneko programaren eta ZTB-Zientzia Teknologia Berrikuntza Bergara jardunaldien barnean, otsailaren 11n, Bergarako Seminarixoan, goizeko 10:00etatik aurrera “Emakume Ingeniariak” mahai-ingurua antolatu da. Ekitaldia irekia da eta sarrera doakoa da.

 

Solasaldian ingeniaritzak zertan datzan eta sektorean dauden lan aukera ezberdinak ezagutzera emango dira. Halaber, emakume ingeniariek ingeniaritzaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko izango duten garrantzia ere izango dute hizpide.

 

Mahai-ingurua Laida San Sebastianek bideratuko du, Entrepeneurship Teknologiako koordinatzaileak. Hizlariak, aldiz, Sara Fermin, Europa Fagor Electronica enpresako Area Sales Manager, Izaskun Larrañaga, LACOR-IBILI Taldeko kontseilari delegatua eta Annie Narvaez, AMIE Consulting-eko industria aholkularia izango dira.

 

Ekitaldia Emakumeak Zientzian ekimenaren, Gipuzkoako Ingeniari Elkargoaren eta Bergarako Laboratorium Museoaren arteko lankidetzari esker burutu da.

 

Laboratorium Museoa

Laboratorium Museoak, jakintza eta berrikuntza bultzatzeko bere ahaleginean, gizarteari teknologia aurreratuen eta etika arloko hausnarketaren inguruko ikuspegi zabala eskaintzen jarraitzen dihardu.  Izan ere, museo hau ezagutza eta berrikuntzaren motor gisa ari da lanean. Historian zehar izandako ekarpen horiek gogoratuz, etorkizunera begira jarraitzen du, gizarte hobe eta jakintsuago baten alde lanean. 10 urte zientziari ateak zabaltzen.

Hizkuntza: 
Euskaraz
Non: 
Seminarixo

Pages