Hamarkada bateko historia
Ostirala, irailak 26, Laboratorium museoan, herritar guztiei irekitako ekitaldia
3.650 egun. Hamar urte. Hamarkada bat.
Gure museoak 2015ean ireki zituen ateak, helburu argi batekin: gizarteari eta herritarrei parez pare zabaltzea zientziaren unibertsorako ateak. Azken batean, zientzia gizarteari hurbiltzea eta gizartea zientzian murgiltzea. Horixe izan da eta da museoak aurrerantzean ere jarraitu nahi duen bidea. Ba al zenekien wolframa hementxe, Bergaran, aurkitu zela? Zientziarekiko konexio historiko hori da egunez egun inspiratzen gaituena.
Bergara eta bergararrak: Laboratorium Museoaren bihotza
Bergararrok ez zarete Laboratorium Museoko bisitari hutsak, museoaren arima baizik. Erakusketa, tailer eta jarduera oro zuentzako pentsatuta dago lehenbizi, espazio berezi honetaz gozatzen lehenak izan zaitezten.
Bergararekiko gure konpromisoa
Bergarak posible egin zuelako existitzen da Laboratorium Museoa. Horregatik, gure 10. urteurrena ospatzeko egun hau bergararrok une berezi bakoitzaz gozatzen lehenak izan zaitezten pentsatu eta ekoiztu da. Museoaren lorategi zoragarrietan ezustekoz betetako arratsalde bat igarotzera animatzen zaituztegu.
Bergarak merezi du zientzia hamarkada hau handiro ospatzea.
Irailaren 26ko egitaraua
Ordutegiak:
11:00 | 13:00 | 17:00 | 19:00 – euskaraz
12:00 | 16:00 | 18:00 – gazteleraz
Iraupena: 45 minutu
Taldeak: Gehienez 20 pertsona
Ez zaitez gelditu lekurik gabe! Aldez aurretik izena eman beharreko jardueretarako plaza mugatuak daude, eta berehala agortzen dira.
Bideojokoak euskaraz. Aisialdian euskararen erabilera sustatzen duen jarduera berezia.
Ordutegiak: 17:30ean eta 18:30ean
Iraupena: 60 minutu
Partaideak: 20 pertsona
Adina: 11 – 14 urte
Gamer Txokoan izen ematea hemen
Ez zaitez gelditu lekurik gabe! Aldez aurretik izena eman beharreko jardueretarako plaza mugatuak daude, eta berehala agortzen dira.
Ikuskizun eszenikoa da, eta gure Animatzaile Zientifikoek antzezlana egingo dute, esperimentu harrigarri ugarirekin. Haurrak izango dira zientzia, dibertsioa eta interakzioa konbinatzen dituen esperientzia ahaztezin honen protagonistak.
Ordutegia: 17:30ean
Iraupena: 60 minutu
Hizkuntza Euskaraz
Publikoa: Publiko orokorra
Izen-ematea: Ez da izena eman behar
Gaueko Egitarau Berezia
Food Truck-ak, gustu guztietarako askotariko aukera gastronomikoak
19:30–21:30 Txantona Garrote DJ. Ainhoa eta Ander bergararrek Txanton(a) Garrote eszenatokira igo zen momentuan inspiratutako musika sesioa eskainiko dute, museoa eta zientzia herrira gerturatzeko. Rocketik jazzera, souletik eta funketik igarotako erritmoekin, nahasketa paregabe batekin girotuko dute Errekalde parkea.
21:30 Wasabi Produccions-ek museoaren 10. urteurrenerako sortutako bideo-mapping ikuskizuna.
21:50 Geure(R)a dantza bertikaleko ikuskizuna, Harrobi Dantza Bertikala konpainiaren eskutik. Naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen du. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.
22:20 Wasabi Produccions-ek sortutako bideo mapping-aren bigarren emanaldia
22:30–23:15 Txantona Garrote DJ. Egun berezi honen itxiera.
10 urte zientziari ateak zabaltzen
Eta hau hasiera besterik ez da...