Society for News Designek National Geographic-eko Fernando Baptista infografoa Munduko Diseinatzailerik Onena izendatu du #SND46 Sormen Gaitasuneko lehiaketan aurkeztutako infografien lanagatik.

Oso pozik hartu du saria Baptistak, komentatu digu ez zuela espero. Martxoan Laboratorium Museoan aurkezku genuen Euskal Balearen moduluko infografiak berak sortutakoak dira. Baptistaren ilustrazioek, balio zientifikoaz gain bisualki erakargarri egiten dute erakusketa.

Fernando Baptistarentzat erronka handia izan da bisitariei euskal baleaontzien historia modu erakargarrian aurkeztea. Galdera-erantzunak erabiliz, estilo fresko eta erakargarria lortu du eleberri grafikoa baliatuz.

Hemen irakurri dezakezu Euskal Balearen moduluaren inguruko albistea.

Laboratorium Museoa

Laboratorium Museoak, ezagutzaren eta berrikuntzaren sustatzaile izanik, euskal balea-industriaren iragana ezagutarazteaz gain, itsasoko ugaztun bat babesteko erantzukizunari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen du modulu honekin.

Museo hau ezagutzaren eta berrikuntzaren motor gisa ari da lanean, gizarte hobe eta jakintsuago baten alde. 10 urte zientziari ateak zabaltzen.