AROZTEGI ARETOAN:
Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00
‘Ilustraciencia 7’ erakusketan, Ilustrazio Zientifikoaren eta Naturaren Nazioarteko Sariaren zazpigarren edizioan parte hartu duten 40 artelan ikus daitezke. Sari hori Madrilgo Natur Zientzien Museo Nazionalak (MNCN-CSIC) eta Komunikazio Zientifikoaren Elkarte Katalanak (ACCC) antolatzen dute. Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) eta ‘la Caixa’ Fundazioaren laguntza ere badu ekimenak.
Erakusketa ibiltariak irudi zientifiko eta naturalistako profesionalen lana erakusten dio bisitariari. Animalia bat, mineral bat edo duela milioika urteko paisaia berreraiki daiteke ilustrazioari esker, hainbat teknika erabilita, baina betiere zehaztasun zientifikoz.
Ilustraciencia lehiaketa 2009an jaio zen, eta ordutik, zientzia irudiaren bidez dibulgatzen duten ilustratzaileen lana saritu du. 2019ko edizioan 500 lan aurkeztu ziren eta horietatik, epaimahaiak 40 aukeratu zituen erakusketa ibiltari honetarako.
Laboratoriumek laguntzen duen EHUk eskaintzen duen ilustrazio zientifikoaren masterreko bi ikasleen lanak sarituak izan ziren: Amaia Torres eta Mikel Rodríguez.
- http://www.blog.illustraciencia.info/2019/10/amaia-torres-pineiro-kaki.html
- http://www.blog.illustraciencia.info/2019/10/mikel-rodriguez-hidalgo-el-celacanto-un.html
![Mikel Rodriguez Hidalgoren zalakantoaren ilustrazio zientifikoa Mikel Rodriguez Hidalgo. Zalakantoa](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/zelakantoa.jpg)
![Amaia Torres Diospyros. Kakiaren ilustrazio zientifikoa Amaia Torres Diospyros. Kaki](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/amaia-torres-diospyros-kaki-725048.png)
![Inaugurazioa Inaugurazioa](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/ilustraciencia-0081.jpg)
![Inaugurazioa Aroztegin ZTB kartelarekin Inaugurazioa ZTB kartelarekin](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/ilustraciencia-0048.jpg)
![Ilustraciencia erakusketa Aroztegi aretoan. Bergarako Udalaren logoa Ilustraciencia erakusketa Aroztegi aretoan](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/ilustraciencia-0011.jpg)
![Jirafaren ilustrazio zientifikoa Jirafaren ilustrazio zientifikoa](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/ilustraciencia-0068.jpg)
![Erakusketa Erakusketa](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/ilustraciencia-0026.jpg)
![Ibai-karramarro gorria Ibai-karramarro gorria](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/ilustraciencia-0069.jpg)
![Saguzarra edo gauenararen marrazki zientifikoa Saguzarra edo gauenararen marrazki zientifikoa](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/ilustraciencia-0078.jpg)
![Terebuza edo sendapokiaren marrazkia hazien barreiatzea irudikatzeko Terebuza edo sendapokiaren marrazkia hazien barreiatzea irudikatzeko](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/ilustraciencia-0090.jpg)
![Erakusketako hegazti batzuen ilusrazio zientifikoa eta norbait erakuskta begiratzen Erakusketako hegazti batzuen ilusrazio zientifikoa](https://www.laboratorium.eus/sites/laboratorium.eus/files/erakusketa/argazki/ilustraciencia-0034.jpg)