Ohartarazpen mezua

The string webform:343:confirmation could not be refreshed with the text format filtered_html because it is not allowed for translation.
Ilustrazio Zientifikoko tailerraren III. edizioa.
Noiz: 
2018-11-10 -tik 2018-11-11 -ra
Non: 
Laboratorium Museoa
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra

Ilustrazio zientifikoa zer da?

Marrazketa zientifikoa zientzia komunikatzeko tresna garrantzitsua izan da mendeetan zehar. Gaur egun oraindik hainbat esparrutan ilustrazio on bat argazki bat baino hobea izaten da komunikazioaren ikuspegitik, argiagoa eta didaktikoagoa. Horregatik, hainbat esparrutan oraindik ezin da ordezkatu, botanikan eta medikuntzan, adibidez. Teknika klasikoekin batera, gaur egun teknika digitalek aberastu egin dute marrazketa zientifikoaren aukera. Komunikazio zientifikorako tresna izateaz gain, zientzia zaletasuna sortzeko modu oso interesgarria da ere, dibulgaziorako gaitasunagatik eta arte zalea zientziara erakartzeko gaitasunagatik. Hori guztia kontuan hartuta, Laboratorium museoa marrazketa zientifikoa ari da lantzen, tailer eta ikastaroen bidez, eta baita Euskal Herriko Unibertsitateak martxan jarri duen “Titulo Propio en Especialista en Ilustración Científica” delakoarekin elkarlana eta patrozinioa eginez. 

  • Izen-ematea: 30 pertsona gehienez.
  • Iraupena: 12 ordu (asteburu osoko ekintza. Ikusi egitaraua)
  • Kostua: 12 €
Izena emateko eskaera orria: