Suediako Zientzialari ospetsua, eta Uppsalako Unibertsitateko izen handiko irakasle ezaguna. Zientziaren hainbat adar landu zituen; Kimika Inorganikoaren alorrean ekarpen benetan aipagarriak egin zituen. Batez ere, Mineralogia Kimikoan gailendu zen, eta mineralak osaketa kimikoaren arabera sailkatzeko lanetan dugu AITZINDARI. Horretaz gain, afinitate kimikoa ere aztertu zuen; honen taulak, zalantza-izpirik gabe, garaiko osatuenak ziren.
Juan Jose Elhuyarren irakaslea izan zen; izan ere, Elhuyarrek Uppsala hirian Bergmanen “goi mailako Kimika”ri buruzko ikastaroa egin zuen, probetxu handiz.