Gaztetxoentzako ikasgaiak

Laboratorium Museoa ez da bere erakusketa iraunkorrera mugatutzen eta lurraldera zabaldutzen da, ondare kulturala, ondare naturala eta lurraldeko gizartearekin lana egiteko, azken honen garapena lortzeko. Horregatik “Gizarte Museoa” da eta bere helburu nagusia garapenaren alde lan egitea da, beti ere, berrikuntza, zientzia, ondarea eta hezkuntza oinarrizko eta ezinbesteko lanabesak izanik.

Garapen jasangarriaren eta gizarte berrikuntzaren printzipioak barneratu, ezagutarazi eta hedatutzen ditu, eta horiekin bat datozen programak antolatutzen ditu, kultura zientifikoa sustatuz eta ingurumena aztertuz eta zainduz.