Noiztik noiz arte: 
Or, 2020-10-30 -tik Ig, 2021-01-24 -ra

ERAKUSKETA LUZATU DUGU, 2021EKO URTARRILAREN 24 ARTE.


HITZALDIAK ETA BISITA EDUARDO ALFAROREKIN

Eduardo Alfaro, arkeologian doktorea Valladolideko Unibertsitatetik, erakusketa honen komisarioa, hitzaldiak emango ditu gaiari buruz. Parte-hartzaileek hilarri hauek hobekien ezagutzen dituen ikerlaria entzun ahal izango dute eta ondoren, edo goizago, piezak ikusi museoan:

Ikusi Seminarixoaren ezaugarriak

 

URTARRILEKO BISITA GIDATUAK

Orain, Eduardo Alfaroren formatu txikiko hitzaldiak bukatu direla, bisita gidatuak antolatu ditugu, museoko teknikari batek gidatuak, data eta ordu hauetan:

  • Urtarrilak 7, osteguna
  • 5etan (en euskera). EGINDA.
  • 6tan (en castellano). EGINDA
  • Urtarrilak 8, ostirala
  • 5etan (en castellano). EGINDA
  • 6tan (en euskera). EGINDA
  • Urtarrilak 14, osteguna
  • 5etan (en euskera). BETETA.
  • 6tan (en castellano). BETETA.
  • Urtarrilak 15, ostirala
  • 5etan (en castellano). BETETA
  • 6tan (en euskera).

Oharra: goiko zerrenda hori ez da automatikoki eta berehala eguneratzen.

Zer da erakusketa hau?

Harrian egindako idazkunei esker, lehen mendeetan bizi izan ziren pertsonei buruzko zerbait ezagutu dezakegu.

Soriako Tierras Altasen idatzizko dokumentu horietako asko aurkitu ditugu: latinez idatzita daude, baina aldi berean, latinez, zeltikoz eta euskararen forma zahar batean dauden izenak irakur ditzakegu.

Tierras Altasen topatutako I. eta III. mende bitarteko 40 estela eta hilarrien artean sei bildu ditugu: lagin adierazgarri bat. Euskararen historiarako, Soriako Tierras Altas Lurretakoa funtsezko multzoa da, handiena, Pirinioen hegoaldean aurki daitekeen euskal-akitaniar antroponimiari dagokionez.


SORIAKO TIERRAS ALTAS ESKUALDEA

Tierras Altas eskualdea, edo “La Sierra”, bertako biztanleek ezagutzen duten bezala, Soria probintziako ipar-ekialdean eta Ebroren arroan dago. Mendiz eta sakanez betetako lurraldea da. Burdin Aroan kultura zeltiberiarraren eremuan kokatzen zen. Aldi hori amaitzean, erromanizazioan, administrazio berriak Tarracon (Tarragonan) hiriburua zuen Tarraconensis Citerior probintzian sartu zuen eskualde hau.

INSKRIPZIOEN TAILERRA

Hiri guztietan eta eskualde batzuetan sortu ziren tailerrak inskripzioak egiteko. I. eta II. mendeetan,  Tierras Altasekoak hildakoentzako estelak egin zituen batez ere. Tokiko tradizioak eta moda erromatarrak konbinatu zituzten eta oso estilo berezia eta eskema errepikakorrak erabili zituzten.

Eskema horiek eta baliatu zituzten osagaiek beren esanahia eta izateko arrazoia zituzten, erakusketa honetan ikusiko duzun bezala.

ESTELETAKO JENDEA

Lurralde horretako jendearen erroa haien izen indigenetan islatzen da. Duela hamarkada bat inguru arte, antroponimo horiek iberiarren kulturari lotuta ikusten ziren, baina geroztik beste hizkuntza eremu baten arabera interpretatu dira: euskal-akitaniera, egungo euskararen aurrekaria izango zen hizkuntza edo hizkuntza multzoa.

HISTORIA DUEN ERAKUSKETA

Erakusketa hau Yanguasko Santa Cruzen egon zen, Tierra Altas udalerrian, 2019an. Orain, hango lagin bat Bergaran bisitatu ahal izango da bi hilabetez.

 

Aretoa jenderik gabe
Eduardo Alfaro, Gorka Artola, Mari Cruz Gonzalo, Ekaitz Aranberri eta Rosa Errazkin
Eduardo Alfaro, Gorka Artola, Juan Martin Elexpuru, Xabier Aizpuru, Juan Antonio Iturbe eta Iñaki Esparza
Prentsaurrekoa

Filtered HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Baimendutako HTML markak: <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
Galdera honen helburua SPAMa saihestea da, jendea eta makinak bereiziz.