De quand á quand: 
ven, 2021/05/28 - dim, 2021/06/20

Laboratorium museoak Lorenzo Ascasibar elgetar eskultorearen inguruko erakusketa prestatu du, eta Aroztegi aretoan ikus daiteke ekainaren 20 arte. Erakusketa hau Udalak artistari egingo dion omenaldiarekin bat dator, eta Miguel Angel Elkoroberezibarrek Lorenzoren inguruan idatzitako liburuaren aurkezpenarekin: Lorenzo Ascasibar: Eskultore baten testigantza. Testimonio de un escultor.

XX. mendearen bigarren erdiko euskal eskultura figuratiboaren adierazgarririk handienetakotzat hartzen dena, ezezaguna da publiko orokorrarentzat.

Gai, tratamendu eta material sorta zabal bateko 700 lan baino gehiago egin zituen Lorenzo Askasibarrrek. Zehaztasun handienarekin eta teknika figuratiboa menderatzen duen eskultoretzat har daiteke. Askasibar bera, Higinio Basterra, Ricardo Iñurria, Joaquín Lucarini, edota Nemesio Mogrobejoren garaiko klasikoetako azkena da.

Erakusketa honetan, bere ibilbide artistiko osoko lanak bildu ditugu, hainbat formatu eta materialetan eginak, baita Estatu Batuetan egindako lan publikoaren zati baten argazkiak ere. Laburbilduz, bere ekoizpen emankorraren laburpen antologiko duzu.

Inaugurazioa maiatzaren 28an izan genuen, Aroztegin bertan.

Gainera, ekimen honetan hasiera-hasieratik parte hartu duen herritarren lan taldeak bisita gidatuak eskaintzen ditu San Pedro elizan Lorenzo Askasibarren Pietatea ezagutzeko. Asteartean, ostegunean eta larunbatean egongo da norbait elizan bisitariei azalpenak emateko. Honi buruzko egutegia galde daiteke Aroztegira deituta.

 

 

Lorenzo Ascasibar erakusketan
Lorenzo Ascasibar eta emaztea erakusketan
Lorenzo eta familia erakusketan
Lorenzo Ascasibar eta Jesus Arregi
Udala eta Lorenzo Ascasibar
Lorenzo Ascasibar, alkatea, Rosa errazkin, Miguel okina eta Josu Okina