De quand á quand: 
jeu, 2021/03/04 - dim, 2021/05/30

Laboratorium Museoan aurkeztu du Bergarako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatu duen egitaraua. Egitarau horren barruan erakusketa berri hau dakartzagu, martxoaren 4tik maiatzaren 30era egongo dena irekia.

Aurkezpenean Rosa Errazkin Laboratoriumeko zuzendariak nabarmendu zuen “akuarelen erakusketa bat baino gehiago da hau. Laboratorium Museoaren izatearekin bat egiten du, izan ere, hau ez da museo soila, jasangarritasuna eta berritasuna oinarri, garapen eragile izatea baitu helburu. Eta ildo horretan, gure historian ekarpen esanguratsuak egin dituzten emakumeak ikusgarri egite horretan eragile izan nahi dugu”.

Erakusketa honen jatorria liburu batean dago, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria azaldu duenez. “Emakundek 30 urte bete zituenean, zerbait berezi egin nahi izan genuen eta pentsatu genuen gure herriko 30 emakumeren oroimena berreskuratzea eta liburu batean jasotzea. Horretarako Elena Ciordia artistak 30 akuarela egin zituen.” Liburuan jasotako akuarelekin egin da erakusketa et ibiltaria izateko jaio zen.


Akuareletan agertzen diren emakumeak askotarikoak dira, zientzialariak, musikariak, margolariak, bertsolariak, politikariak, idazleak, argazkilariak, irakasleak, kirolariak…. Gure herriko historiari ekarpen garrantzitsuak egin dizkioten emakumeak dira, “baina gure asmoa ez da izan eremu publikoan bakarrik nabarmendu diren emakumeak omentzea. Guk erakusketa honekin 30 emakume hauen lana goraipatzeaz gain, nabarmendu nahi dugu eta omenaldi bat egin nahi diegu hain publikoak eta hain ikusgarriak izan ez diren beste lanetan ibili diren emakume guztiei. Gure gizarterako guztiz beharrezkoak eta funtsezkoak diren lanak egin dituztelako eta ez dutelako jaso merezi zuten aitortza publikoa”, esan du Emakundeko zuzendariak.

Beste hainbat emakumeren izenak jasotzeko proposamena ere egiten da erakusketan. Panel bat dago bisitariek beste hainbat emakume ahaztezinen izenak, argazkiak, istorioak ekarri ditzaten. Ez bakarrik erakusketara, sare sozialen bitartez ere egingo da izenen jasotze hori #emakumeahaztezinak #mujeresinolvidables traolaren bitartez.

Emakume baten akuarela
Inaugurazioa
Inaugurazioa
Inaugurazioa
Inaugurazioa