Urtarrilak 26

Iñaki Madinabeitia
Iñaki Madinabeitia. “Mendiak bizirik” taldekidak, honi buruz hitz egingo digu: 

"Gure eskualdeko mendien egoera eta kudeaketari buruz, zenbait datu hausnarketarako".

    Iñaki Medinabeitiaren ibilbidea hau da:
  • Pol-Pol Mendizale taldeko kide.
  • 1984an Mendia Bizirik sailaren sortzaileetarikoa eta ekintzailea.
  • SEO, Ekologistak Martxan eta Naturtzaindiarekin hainbat elkar lan burutzen ditu.

 

Arturo Elosegi
Arturo Elosegi (EHU)

Euskal Herriko basogintza aspaldi krisian dago: prezioen gorabeherek, errelebo faltak eta landaketetan izandako izurriek, pinuaren gainbehera eta basogintzaren etorkizuna birplanteatzeko beharra ekarri dute. Azken urteotan gertatzen ari den aldaketa handiena eukaliptoen hedapena izan da. Argitaratutako ikerketa zientifikoek nabarmen utzi dute zuhaizti horiek ingurumen-eragin kaltegarria dutela, bereziki biodibertsitatean. Beraz, Euskal Herriko  ingurumena zainduko duen basogintza-eredu bat bilatzeko erronka handia dugu aurrean. Mundu-mailan dugun ingurumen-krisiak erronka handia dakar etorkizunerako. Datu guztiek erakusten dute ingurumenean dugun eragina (oinatz ekologikoa) lehenbailehen murriztu egin behar dugula, eta horrek eukaliptoaren kontrako norabidean mugitzea eskatzen du, alegia, basogintza eredua ez intentsifikatzea. Bide horretan izan daitezkeen zenbait ekimen eztabaidatuko dira. 
Ikus Arturo Elosegiren CVa

 

Aurretik, aurkezpen labur bat izango dugu:

Iñaki Etxebeste  Markel Arriolabengoa
Markel Arriolabengoa Martiarena (Baso Ingeniaria) eta Iñaki Etxebeste (Biologoa eta Baso Kudeaketa Jasangarrian Doktorea)
Errez kooperatiba

Bestelako basogintza eredu bat landuko duen proiektu berri bat ari da eratzen Deba Goienean; Tantai Baso Jabe Kooperatiba. 

Kooperatiba honek, jabe pribatu eta publikoak batuko ditu, basoak modu bateratu, jasangarri eta errentagarrian kudeatzeko.

Zehazki, biodibertsitate galerak, globalizazioaren eraginak eta larrialdi klimatikoak basogintzan sortzen duen ziurgabetasunari erantzun bat emateko, bertako espezieak landuko dituen, ekosistema zerbitzuen emaria bermatuko duen eta errentagarritasun ekonomikoa ziurtatuko duen kudeaketa eredua jarriko da praktikan. Horretarako , baso ekosistemak sistema konplexu bezala kudeatzen dituen basogintzaren ildoa izan daiteke erantzunetako bat. 

Kudeaketa eredu hau modu bateratuan landuko du Tantai Baso Jabe Kooperatibak.

Aurkezpen bideoa


Hitzaldia osorik