Noiz: 
2026/02/04
Non: 
Seminarixoa
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra

Saio honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako Naturaren Sekretua dokumentala ikusi ahal izango da. Ikus-entzunezko lan hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emeritoaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da.

Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa-solasaldia izango du Rosa Errazkinekin, Laboratorium museoko zuzendaria.

Ordua: 10:00

* Goienagusi Kultur Elkarteak, Laboratorium Museoak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC), eta EHUko Kultura Zientifokoko Katedrak antolatuta.