‘Zientzia eta Teknologia Kuantikoa izango da Bergarako ZTB jardunaldien aurtengo gaia

Zientzia eta teknologia kuantikoa ardatz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan Bergaran. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira adin guztietarako.

Les Journées ZTB

Noiz: 
2025.ko octobreren 29.ean, Mercredi;-etan - 2025.ko novembreren 19.ean, Mercredi;-etan koren.ean;-etan

Se concentrant sur la science et la technologie quantique, les journées de la science, de la technologie et de l'innovation (STI) se dérouleront au cours des prochaines semaines à Bergara. Du 29 octobre au 19 novembre, des expositions, des conférences, des cours et/ou des tables rondes seront proposés pour tous les âges.

2025eko XII. Jot Down Zientzia Sariek Bergara zientziaren epizentro bihurtu dute asteburuan

Laboratorium Museoa izan da aurtengo edizioaren anfitrioia, sari nagusiak banatu dira eta herriak guztiz egin du bat zientziarekin.

Jot Down Zientzia ekitaldiaren hamabigarren edizioa urriaren 3an eta 4an ospatu da Bergaran, duela 242 urte wolframaren aurkikuntza ikusi zuen herrian. Aurtengo jardunaldiaren ardatza "Elementu Kritikoak: Wolframetik Lur Arraroetara" izan da, eta  gai berari lotuta antolatu da Jot Down Zientzia dibulgazio lehiaketa ere.

Hamargarren urteurreneko ospakizuna handiro ospatu du Bergarako Laboratorium Museoak

Egun berezia izan da aurreko ostiralean, irailaren 26an, Laboratorium Museoan ospatutakoa.

“10 urte zientziari ateak zabaltzen” lelopean ospatu du urteurrena museoak. Horixe izan da hasieratik museoaren helburu nagusia: gizarteari eta herritarrei zientziaren unibertsorako ateak parez pare zabaltzea. Zientzia gizarteari hurbiltzea eta gizartea zientzian murgiltzea.

Pages