Casquettes visières pour enfants
Casquettes visières pour adulte
T-shirt adulte
Kotoiaren emakumeak. Bizi istorioak
Kotoiaren Emakumeak erakusketak emakume langileak omentzea du helburu; kasu honetan, Algodonera San Antonio lantegian lan egin zuten emakumek. Arte diziplina desberdinen bitartez (ilustrazioak, poesiak, argazkiak, literatura, moda...) emakume haien bizi istorioak kontatuko dira, haiek bizi zuten guzti hori azalduz.
Liburuaren aurkezpena: Wolframa diktadoreen arteko kontrabandoa
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin elkarlanean.
Egilea: Rosa Arburua Goienetxe
Parte hartzaileak:
- Gorka Artola Alberdi, Bergarako Alkatea.
- Luis Elícegui Mendizabal, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen presidentea Gipuzkoan.
- Rosa Errazkin Arrazau, Laboratorium Museoko arduraduna
- Rosa Arburua Goienetxe, Egilea
Lekua: Seminarixoa, Bergara.
Data: 2021eko ekainaren 8a. 18:00etan
Aurkezpenera etortzea libre da, Seminarixoko edukiera bete arte.
Lorenzo Ascasibar. Eskultorea atzerabegirakoan
Laboratorium museoak Lorenzo Ascasibar elgetar eskultorearen inguruko erakusketa prestatu du, eta Aroztegi aretoan ikus daiteke ekainaren 20 arte. Erakusketa hau Udalak artistari egingo dion omenaldiarekin bat dator, eta Miguel Angel Elkoroberezibarrek Lorenzoren inguruan idatzitako liburuaren aurkezpenarekin: Lorenzo Ascasibar: Eskultore baten testigantza. Testimonio de un escultor.
XX. mendearen bigarren erdiko euskal eskultura figuratiboaren adierazgarririk handienetakotzat hartzen dena, ezezaguna da publiko orokorrarentzat.
Toutes les expositions
Ilustrazio zientifikoa graduondokoaren aurrematrikulua epea zabaldu da
Gure museoak laguntzen du EHU-UPVk eskaintzen duen graduondoko honetarako 2021-2022 ikasturterako aurrematrikula egin daiteke maiatzaren 3tik ekainaren 15era.