Message d'avertissement

The string webform:296:confirmation could not be refreshed with the text format filtered_html because it is not allowed for translation.
Noiz: 
2018/05/27
Non: 
Gorla
Nori zuzendua: 
Guztiak

EGITARAUA:

Aurtengo gai nagusia Pagola-Loidiko naturagunea ezagutzera emateko ibilbidea izango da, baina horrekin batera, publiko gazteari begira, jarduera osagarriak antolatuko ditugu.

Izen ematen duten haur guztiak, heldu batek lagunduta etorri beharko dira. Hala nahiago badu, helduak. txangoan izena eman dezake, haurrak tailerrean parte hartzen duen bitartean. Etortzen diren helduek ere izena eman beharko dute, autobuseko eserlekuak kalkulatu ahal izateko. 

10:30 - Pagola-Loidiko zidorraren “inaugurazio txangoa”: zidorraren ibilbidea eta erakusten duen ondarea ezagutzeko ibilaldi gidatua.

4 bat kilometroko ibilaldia egingo da. Ia erabat laua da baina mendi ibilaldia da, ez dago haur-aulkientzat egokituta, ezta elbarrientzat ere. Lurra lokaztuta egon daiteke. Publiko orokorrari zuzendutako txangoa da. Haurrak joan daitezke, beti ere gurasoekin edo beste heldu batzuekin.

10:45 - Intsektuendako hotelak egiteko tailerra: LH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat zuzendua.

“Intsektuendako hotelak”, hainbat animalia babesteko egiten diren egurrezko egitura bereziak dira, ekosistematan eta polinizazioan parte hartzen duten espezie garrantzitsuen habitata hobetzeko.

10:45 – Faunarentzat gordelekuak jartzeko tailerra. DBH1tik DBH4ra bitarteko ikasleentzat zuzendua.

Pagola basoko udal lursailetako zuhaitzetan, ugaztunei babesa eskaintzeko gordeleku bereziak jarriko ditugu. Basoko saguzarrak izango dira erabiltzaile nagusiak.

12:30 Hamarretakoa. Ohikoa den bezala, natura sustatzeko jardueratan parte hartzen dutenei hamarretakoa eskainiko die Udalak.

Txangoan zein tailerretan parte hartzeko izena eman behar da. Izen ematea museoko web gunean edo harreran.

Izena ematen duten guztiek, joan-etorria autobusean egiteko aukera izango dute. Autobusa 10:00etan aterako da autobus geltokitik. Itzultzeko berriz, 13:30etan aterako da Kantinako aparkaleku paretik.

 

Izena emateko eskaera orria: