Jot Down Leihaketa 2022
PARTE HARTU AURTENGO LEHIAKETAN !!
Zientzia dibulgatzeko Jot Down lehiaketan parte-hartzeko epea maiatzaren 15era arte dago zabalik
Bergarako Laboratorium Museoa babesle duen Zientzia dibulgatzeko Jot Down aurtengo lehiaketarako deia egin da. Iaz hasi zen Laboratorium Museoa ekimenean parte hartzen, Donostian egin zen jardunaldian. Aurtengo sari banaketan Laboratoriumeko eta Bergarako Udaleko ordezkariek parte hartuko dute.
Piztu! EmakumeON energia
Emakumezko zientzialarien mundua eszenatokian
2022ko apirilaren 30, 18:00 - 19:00
Laboratorium museoak zientzian emakumeak duen pisuari buruzko antzezlan hau antolatu du.
Calendrier de Pâques
Pendant la semaine sainte et la semaine de Pâques, nous avons étendu l'offre de venir au musée et de faire des visites guidées. Voici les jours et horaires spéciaux:
Ipuin kontalaria museoan: Sorgina Txirulina ipuin-kontalaria hidrogeno berdea sukaldatzen
Sorgina Txirulina ipuin-kontalaria hidrogeno berdea sukaldatzen
Ciencia Jot Down 2021
Abenduaren 3an lehenengoz Ciencia Jot Down ekitaldia Donostian egingo da, DIPC eta Jot Down aldizkariek elkarlanean antolatuta eta "Sinergiak" lemapean. Besteak beste, dibulgaziozko hitzaldiak, komikiari eta zientziari buruzko mahai-inguruak eta dibulgazio zientifikozko lehiaketako sari-banaketa antolatu dira.
Soriako antzinako euskal inskripzioak, orain San Telmon
Donostian dagoen San Telmo museoan Soriako euskal izenen hilarrien erakusketa ikusgai dago, izne honekin: Euskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak kide numerario izendatu du Rosa Errazkin, museoko zuzendaria
Laboratorium Museoko zuzendari Rosa Errazkin izendatu zuen elkarteak eta hark zientziaz jardun zuen bere sarrera ikasgaian.
Gorka Artola Bergarako alkateak eman zion hasiera saioari eta, ondoren, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidente Luis Elicegik hartu zuen hitza. Bere esku-hartzean, Rosa Errazkinek museoaren inguruan hitz egin zuen; Laboratorium Museoa: Zientzia, Ondare eta Gizarte Topagune izeneko hitzartzean.
Erakusketa: Ilustraciencia 7
ZTB Erakusketa: Ilustraciencia 7
2021/10/29tik 2021/11/14ra
AROZTEGI ARETOAN:
Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00
ZTB jardunaldi indarberrituak
Zientziara gerturatzeko ekimenak ZTB 2021ean
Zazpigarren aldiz egingo dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza, jardunaldiak. Urriaren 18an aurkeztu zen aurtengo egitaraua museoan, urriaren 19tik azaroaren 21a bitarte egingo diren ekitaldiak. Jardunaldien inguruko informazioa ztbergara.eus webgunean daukazu eskuragarri.
Gure web-gunean ere, informazioa emango dugu propio sortutako atalean.
Urriaren 11n eta 12an irekiko dugu
Urriaren 11n eta 12an ordutegi berezia izango dugu eta bisitak egiteko aukera zabalagoa izango duzue.
Bergarak eta museoak harritu egiten du jendea. Profitatu jai-egunak guri bisita egiteko!
Gogoratu, gure turismo bulegoan, zeina museoaren harreran dagoen, bisita gidatu hauek dituzula aukeran:
- Bisita Monumentala
- Laboratorium museoa
- Museoa eta Bergara monumentala
- Lorategi historikoak
Informazio gehiago turismoko web-gunean.