Tout au long de l'anne, le Musée de Laboratorium organise diverses activités qui intéressent des personnes de tous âges et de tous horizons.
Historium karta jolasaren lehiaketa
Jarduera
Ezagutu Bergarako historiako mugarri esanguratsuak eta pertsonaia nagusiak Historium karta jokoaren bidez. Joko dibertigarri eta hezitzaile honek iraganera bidaia proposatzen du, museoko piezak eta gertaera historikoak lotuta. Memoria historikoa eta ondarea eraikitzeko modu parte-hartzailea eta dibertigarria da.
Ordua: 11:00-12:00
Prezioa: Doakoa
Hizkuntza: Elebitan
Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora.
Laboratorium Sekretua online lehiaketa
Jarduera
Zientzia tresnak ezagutzeko online joko bat da. Pistak jarraituz eta erronkak gaindituz, parte hartzaileek museoko instrumentuak identifikatu eta haien erabilera ulertuko dute. Logika, intuizioa eta jakin-mina oinarri, parte hartzaileak zientzialari bihurtuko dira pantailaren beste aldean.
Ordua: Egun osoan zehar
Prezioa: Doakoa
Hizkuntza: Elebitan
Non: Laboratorium Museoan (museoaren ordutegian) edo online
Online jokoa: https://laboratorium-sekretua.eus/
- Plaza mugatuak: izena ematea beharrezkoa da (943 76 90 03 // laboratorium@bergara.eus)
Emakume Zientzialarien Lehiaketa – LH 5 eta LH 6
Jarduera
Laboratorium Museoak Emakume Zientzilarien Lehiaketa jarri du martxan, LH 5 eta LH 6 ikasleentzako. Helburua emakume zientzialarien erreferenteak ezagutaraztea, zientziarako interesa piztea eta genero-arrakala murrizten laguntzea da. Parte-hartzea taldeka da.
Isiltasunaren maisulanak: Ariznoako taupadak
Jarduera
Ariznoako San Pedro elizak isiltasun sakon eta dotore bat gordetzen du bere baitan. Han, Juan de Mesaren eskutik sortutako Hilzoriko Kristoa zurezko eskulturak bihotza taupaka jartzen du, artearen eta gizakiaren emozioaren indarraz. Bisita honetan, barrokoko maisulan hau gertutik ikusiko dugu, eta horrez gain, elizak mendez mende pilatu duen ondare artistiko eta espiritual aberatsa ezagutuko dugu. Gure historia kolektiboaren isilpeko oihartzuna da: eraiki dugun ondare bizia.
Prezioa: 5,35 euro
Ordua:12:00etan
Hizkuntza:Euskera
Olaso Dorrearen bisita gidatua
Jarduera
Bergarako altxor ezkutura bisita. Olaso Dorre historikoaren sekretuak, arkitektura eta memoria gertutik ezagutzeko aukera. Historiaz, kulturaz eta jakin-minaz beteriko esperientzia paregabea. Bidaiatu iraganeko historiara eta istorioetara.
Ordua: 10:15
Hizkuntza: Euskaraz
Prezioa: Tarifa kontsultatu
Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora.
Olaso Dorrearen bisita gidatua
Jarduera
Bergarako altxor ezkutura bisita. Olaso Dorre historikoaren sekretuak, arkitektura eta memoria gertutik ezagutzeko aukera. Historiaz, kulturaz eta jakin-minaz beteriko esperientzia paregabea. Bidaiatu iraganeko historiara eta istorioetara.
Ordua:
- 10:15 euskaraz
- 12:15 gazteleraz
Prezioa: Tarifa kontsultatu
Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora.
Ikusezina eraikitzen
Jarduera
Argiarekin, soinurekin eta material bitxiekin egingo diren esperimentuen bidez, familia tailer honek mundu kuantikoa modu erraz eta parte-hartzailean hurbiltzen digu. Zientziak ere, ikusten ez denean ere, kultura eraikitzen duela erakusteko gonbita da.
Izena emateko deitu 943 769 003 zenbakira.
Ondarea eraikitzen: hArriaren bidez idatzitako historia
Jarduera
Bergarako hirigune historikoaren ondarea ezagutzeko ibilbidea guidatua.
Ordua: 11:00
Izen ematea derrigorrezkoa da laboratorium@bergara.eus helbidera idatziz edo 943 769 003 telefonora deituz.
Les Journées ZTB
Jarduera
Se concentrant sur la science et la technologie quantique, les journées de la science, de la technologie et de l'innovation (STI) se dérouleront au cours des prochaines semaines à Bergara. Du 29 octobre au 19 novembre, des expositions, des conférences, des cours et/ou des tables rondes seront proposés pour tous les âges.
Donostia Moda Jaialdiaren moda ekitaldia
Jarduera
Laboratorium Museoak urrats garrantzitsua emango du urriaren 22an, San Sebastián Moda Festivalen inaugurazio-desfilea hartuta. Bergarako ehungintza-ondareari eta Bergarako urdina kolore bereizgarriari egingo zaion omenaldi honen barruan, Amarenak markak protagonismo berezia izango du BER-GARA bildumarekin; Tavex, Bergarako azken oihal fabrika historikoaren stockaren hondarretatik abiatuta sortutako lan-jantzietan inspiratutako proposamena da. Desfilean Bedelkar elkarteko 18 merkatarik ere hartuko dute parte, bitxitegiak, kirol jantzi eta arropa-dendak, optikak eta oinetakoen saltokiak besteak beste.










