- Haurrentzako ilustrazio botanikoa (6-12 urte) (Izen-emateko epea itxi da)
- Bergarako Geologia eta Ondarea ezagutu familian(Izen-emateko epea itxi da)
- ZTB jardunaldien barruan, Amaia Arranz Otegi: Gure elikaduraren sustraiak. Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak
- Bergarako lorategien taupada berdeak. Bisita botanikoa.
Non eman izena
LABORATORIUMEN
Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-19:00
Igandeetan: 10:00-13:00
INTERNETEZ: Beherago dauzkazun formularioen bidez.
EPEZ KANPO EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO
OHARRA: Aurten, osasun egoera dela eta, udako programan aldaketak egin behar izan dira, eta ondorioz, ikastaro eta jarduera berriak antolatu dira aurrekoen ordez.
Ilustrazio botanikoa
Uztailaren 3an, ostirala- 3 ordu
Errekaldeko lorategian
PARTE-HARTZAILEAK: 6-12 urte
Ordua: 10:00-13:00
Errekalde lorategian 100 zuhaitz baino gehiago daude eta 25 espezie desberdin. Noizbait konturatu zara nolako biodibertsitate aberastasuna dagoen? Ezagutuko zenituzke zuhaitz espezie desberdinak? Tailer honetan, marrazketaren bitartez, neska-mutikoak aberastasun honetaz ohartarazi nahi ditugu. Sortutako emaitzak euren ikerketaren oroigarriak izango dira: postalak eta txapak. Eta horrela, ikasitakoa senideekin eta lagunekin elkarbanatzeko aukera bikaina izango dute!
KUOTA: Dohainik.
Oharra: PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA. Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da!
Izen-emateko epea bukatu da.
Bergarako Geologia eta Ondarea ezagutu familian
Uztailaren 11 (larunbata): 17:00-19:00 Euskaraz
Uztailaren 12 (igandea): 11:00-13:00 Gaztalaniaz
Museoan hasita
Bergarako arroka-motak ezagutuko ditugu, lehenengo azalpen teorikoen bitartez, eta ondoren gure herriko kaleetan barrena ondare arkitektonikoan haiek antzematen; gure ondare geologikoa eta monumentala ezagutzeko asmoz.
KUOTA: doan
IZEN-EMATE EPEA BUKATU DA
Lorategien taupada berdeak
Uztailaren 17, ostirala, 18:00-19:00 euskaraz
Uztailaren 18. larunbata, 11:00-12:00, gaztelaniaz
Museoan hasita
Bergarako lorategiak ezagutzeko beste modu bat. Lorategiak bisitatuko dira, bertan gordetzen diren landareak ezagutzeko, bertakoak eta exotikoak. Biologo batez lagunduta egingo da jarduera. Familientzat aproposa 10 urtetik gorako haurrekin.
KUOTA: doan
OHARRA: Izen-emateko epea amaituta.